Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren agregakin siderurgiko gisa erabiltzeko dekretua aplikatzeko gida

Xehetasunak

64/2019 DEKRETUAk (leiho berri batean irekitzen da) arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jarduerak arautzen ditu, eta horiek siderurgiako agregakin bihurtu ondoren zer erabilera izan dezaketen zehaztu. Edonola ere, erabileren zerrenda hori ingurumen-ikuspegitik bakarrik ezartzen da. Horregatik, balorizatutako zepen azken erabilerak bete egin behar ditu eraikuntzaren alorreko betekizun teknikoak eta erabileraren arabera aplikatu beharreko beste guztiak.