Handitu Innova 2026

[Handitu Innova 2026]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako 2026ko deialdia egitea (Handitu Innova Programa). Urterokoak edo hainbat urtetarako inbertsioen proiektu batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.

Honako hauek dira laguntzen helburuak:

a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiaren funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, bereziki ekoizpen-kostuak murriztuz, ekoizpena hobetuz eta berrorientatuz, eta teknologia berriak sartuz.

b) Natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetzea.

c) Nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortzea eta hobetzea, barne hartuta nekazaritza-lurrak eskuratzea, lurrak sendotzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ura hornitzea eta aurreztea.

d) Honako hauek kalte egindako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala berrezartzea: hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek eta fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta babestutako animalien eta landareen izurriteek, bai eta gertakari eta faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzear eta arintzea.

e) Klima-aldaketa arintzen eta haren ondorioetara egokitzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa handituz, bai eta energia jasangarria eta energia-efizientzia sustatzea ere.

f) Bioekonomia zirkular jasangarria bultzatzea eta garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, adibidez mendekotasun kimikoa murriztuz.

g) Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.250.000 €

Prestazio ekonomikoa

HANDITU INNOVA 2026 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko zenbatekoa 1.250.000 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.

Funtsak honela banatuko dira: 250.000 euro, 2026. urterako ordainketa-kreditua, eta 1.000.000 euro, 2027. urterako konpromiso-kreditua.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez ditu 1. paragrafoan ezarritako baliabideak gaindituko, edo, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, kopuru hori eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa. Gehikuntza hori 1. paragrafoan ezarritako zenbateko osoaren % 20ra iritsi ahal izango da, eta deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Hala gertatuz gero, horren berri emango da Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez. Beraz, zenbateko global hori agortu ondoren, ez da beste laguntzarik emango. Horren berri ere emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, organo beraren ebazpenaren bidez.

Nori dago zuzenduta


Onuraduna izateko, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetan ezarritako baldintzak.

Betekizunak

  • Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • nbertsioak goi-teknologiako elementu, instalazio, ekipamendu eta azpiegiturei lotuta egotea, berrikuntza teknologikoko programa baten barruan, eta 300.000 euro baino gehiagokoak izatea.
  • Inbertsioak hauetako batek egitea:

  • Ustiategia Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) edo Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) erregistratuta egotea, eta, eraldaketa-/merkaturatze-jarduera egiten badu, Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan (NEIE).
  • Inbertsioak ez egotea hasita eskaera aurkezten den unean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak.

  • Pertsona edo enpresa eskatzaileak ekonomikoki bideragarriak izatea eta produktuak merkaturatzeko irtenbide arruntak izatea.

  • Enpresak ez egotea krisialdian, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan emandako definizioaren arabera (2014/C 249/01).
  • Proiektuak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan aplikatu beharreko arau espezifikoak (abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra) ?dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten inpaktua ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europako Erkidegoko arauak ere.
  • Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz adierazi badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak beteta edukitzea, eta hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatzea, horixe jasotzen baita III. eranskinean.
  • LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
  • Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu, proiektua ebaluatzeko unean dokumentu bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, 2026tik aurrera; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, gainfinantzaketarik ez jasotzea inbertsioaren garapenean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo

Telefonoa: 945 01 96 51

E-maila: e-castillo@euskadi.eus

Kodea

1220406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia egiteko agindua indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.