Emaitek Industria Hobea 2025: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Foku Anitzeko Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoari laguntzeko programa
[Emaitek Industria Hobea 2025]
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko foku anitzeko teknologia-zentroen jarduera ez-ekonomikorako laguntza publikoen 2025eko deialdiaren oinarriak ezartzea eta deialdia bera egitea, zentro horiei finantzaketa esleitzeko, beren jarduera orokorraren emaitzak ebaluatu eta aztertu ondoren.
Aurrekontuko zuzkidura
58.587.783 €
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Programa honek jarduera ez-ekonomikoaren kostua laguntzen du diruz. Jarduera ez-ekonomikoaren definizioa ezartzen da Batzordeak Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzen Esparruari buruz emandako jakinarazpenean (2022/C 414/01). Erkidegoko esparru horrek ezartzen duenez, ikerketa-entitate horien jarduera ez-ekonomikoen finantzaketa publikoari ez zaio aplikatuko Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoa; hau da, ez da estatu-laguntzatzat hartuko, baldin eta argi bereiz badaitezke bi jarduera motak (ekonomikoak eta ez-ekonomikoak), baita bakoitzaren kostu eta finantzaketa ere, jarduera ekonomikoari zeharka diruz laguntzea benetan saihesteko.
Programaren xedetik kanpo geratzen da jarduera ekonomikoaren finantzaketa. Jarduera ekonomikoa hau da: I+Gko zerbitzuak emateko eta enpresen kontura eginiko I+Gko jarduerez gain, ikerketa-azpiegituren alokairua eta Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzen Esparruan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten bestelako jarduera ekonomikoak (2022/C 414/01).

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) egiaztatuta dauden foku anitzeko zentro teknologikoak
Betekizunak (erakunde onuradunak)
Foku anitzeko teknologia-zentroek jaso ditzakete agindu honetan aurreikusitako laguntzak, betiere betekizun hauek betetzen badituzte:
a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izatea, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz.
b) ZTBESko eragileen erregistro publikoan akreditatuta egotea, foku anitzeko teknologia-zentroen kategorian.
Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako egoeretako batean dauden entitate eskatzaileak.
a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak —konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu—, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta arrazoi horien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean dutenak.
g) Egunean ez dutenak dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
h) Dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez galdu dutenak, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, zehapen administratibo edo penala jaso dutenak sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
i) Ez dutenak estatu-araudiaren araberako berdintasun-planik indarrean, eta ez dutenak neurririk ezarri sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatu-legeriak xedatutako baldintzetan (50 langiletik gorako enpresak).
j) Elkarte ordezkatuak Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausaren bat izatea.
k) Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura etenda egotea ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
l) Administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso dutenak Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
m) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez dutenak, eta betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu ez dutenak.
n) Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu ez dituztenak, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu ez dutenak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
ñ) Enpresa-deslokalizazioaren deklarazioa jaso dutenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
o) Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketa dutenak. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituztenak jakinarazi beharko dituzte, laguntza likidatu arteko aldian.
Era berean, ezingo dute dirulaguntzarik jaso hauek:
– Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutako egoeran daudenak.
– Batzordearen aurretiazko erabaki batean legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanagatik berreskuratze-agindu baten mende dauden enpresek, hondamendi natural jakin batzuek eragindako kalteak konpontzera bideratutako dirulaguntza-araubideak izan ezik.
– Krisian dauden enpresak, krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutako definizioaren arabera (EBAO, C249, 2014/07/31).
Betekizunak
-
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Eskaera-orria eta behar diren ereduzko agiriak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira, hizpide ditugun laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean.Entitate eskatzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Entitate eskatzailearen lege-ordezkariak sinatu eta zigilatutako eskaera-orria.
b) Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia.
c) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
d) Dirulaguntza emateko eta —hala badagokio— ordaintzeko, dirulaguntzen programa hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, salbu eta entitate eskatzaileak dagozkion ziurtagiriak eransteko asmoa adierazten badu.
e) Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:
1. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei jarduera ez-ekonomikoetarako eskatutako laguntzak, edo horiek emandakoak. Laguntza horien zenbatekoak adierazi beharko dira, eta entitate emailearen identitatea ere bai, ezertan eragotzi gabe etorkizunean xede bererako jaso ditzakeen laguntzen zenbatekoa adierazteko betebeharra, laguntza likidatzen den arte iraungo duena.
2. Jarduera ez-ekonomikorako eskatutako laguntzaren eta jada emandako edo ordaindutako beste batzuen arteko bateragarritasuna baimenduta egonik, ez dago gehiegizko finantzaketarik.
3. Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
4. Ez egin izana hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ez egotea kaudimengabetzat deklaratuta ezein prozeduratan, ez egotea hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta —konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu—, eta ez egotea epailearen esku-hartzearen mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
5. Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
6. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean edo Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen 2014ko ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren 1985eko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
7. Egoitza fiskala ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
8. Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
9. Ez galdu izana dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz.
10. Ez izatea dirulaguntzak jasotzeko debekurik, honako enpresa hauei ere dagokienez: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez.
11. Ez jaso izana zehapen administratibo edo penalik sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, edo kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldia igarota ez egotea.
12. Ez urratzea Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Espainiako legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).
13. Elkarte ordezkatuak ez izatea Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausarik.
14. Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura ez egotea etenda ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte (elkarteen kasuan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua).
15. LGTBIfobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
16. Zehapenik ez jaso izana, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoaren arabera, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
17. Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez urratu izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
18. Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
19. Deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa. Enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik ez jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.
f) Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantza-egoeren auditoria-txostena.
g) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: entitatearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
h) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko diru-sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
i) Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.
j) Kudeaketa-memoria edo jarduera-plana, hauek jasotzen eta azaltzen dituena: lortutako emaitzak, aginte-taulako adierazleei dagozkienak.
k) INNOBASQUEk emandako ziurtagiria. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen organismo koordinatzaile berezia izanik, organismo eskatzailearen datuak egiaztatu eta homologatzeko lanak egingo ditu.
l) Entitate eskatzailearen plan estrategikoa.
Dirulaguntza eskatzen duten entitateek hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izan dituzte eskaera eta agiri atxikiak.
Edonola ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren bidez, edo, hala dagokionean, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak —agindu honetan jasotako dirulaguntzen kudeaketan lagunduko du— aurkeztutako eskaerak egoki ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duten dokumentazioa edo informazioa eskatu ahal izango diete entitate eskatzaileei.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
- Iker Azqueta
e-mail: i-azqueta@euskadi.eus
Tfno: 945 01 82 03
- Amaia Gandarias
e-mail: a-gandarias@euskadi.eus
Tfno: 945 01 82 24
SPRI
- Javier Apiñaniz
e-mail: japinaniz@spri.eus
Tfno.: 94 403 70 73
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1007812Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 1ean amaituko da, eta deialdia egiteko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Eskabideak aurkezteko prozeduraren indarraldia:
Hasiera: 2025/07/02
Amaiera: 2025/08/01
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoaren bidez bakarrik eskuratu eta beteko da.
Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, eta espedientearen laburpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» ren bidez egin eta jakinaraziko dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Laguntza-eskaera eta eskatutako dokumentazioa nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Era berean, laguntza-eskaeraren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Eskaera-orria eta behar diren ereduzko agiriak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira, hizpide ditugun laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean.Entitate eskatzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Entitate eskatzailearen lege-ordezkariak sinatu eta zigilatutako eskaera-orria.
b) Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia.
c) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
d) Dirulaguntza emateko eta —hala badagokio— ordaintzeko, dirulaguntzen programa hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, salbu eta entitate eskatzaileak dagozkion ziurtagiriak eransteko asmoa adierazten badu.
e) Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:
1. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei jarduera ez-ekonomikoetarako eskatutako laguntzak, edo horiek emandakoak. Laguntza horien zenbatekoak adierazi beharko dira, eta entitate emailearen identitatea ere bai, ezertan eragotzi gabe etorkizunean xede bererako jaso ditzakeen laguntzen zenbatekoa adierazteko betebeharra, laguntza likidatzen den arte iraungo duena.
2. Jarduera ez-ekonomikorako eskatutako laguntzaren eta jada emandako edo ordaindutako beste batzuen arteko bateragarritasuna baimenduta egonik, ez dago gehiegizko finantzaketarik.
3. Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
4. Ez egin izana hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ez egotea kaudimengabetzat deklaratuta ezein prozeduratan, ez egotea hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta —konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu—, eta ez egotea epailearen esku-hartzearen mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
5. Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
6. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean edo Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen 2014ko ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren 1985eko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
7. Egoitza fiskala ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
8. Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
9. Ez galdu izana dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz.
10. Ez izatea dirulaguntzak jasotzeko debekurik, honako enpresa hauei ere dagokienez: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez.
11. Ez jaso izana zehapen administratibo edo penalik sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, edo kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldia igarota ez egotea.
12. Ez urratzea Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Espainiako legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).
13. Elkarte ordezkatuak ez izatea Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausarik.
14. Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura ez egotea etenda ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte (elkarteen kasuan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua).
15. LGTBIfobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
16. Zehapenik ez jaso izana, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoaren arabera, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
17. Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez urratu izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
18. Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
19. Deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa. Enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik ez jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.
f) Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantza-egoeren auditoria-txostena.
g) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: entitatearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
h) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko diru-sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
i) Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.
j) Kudeaketa-memoria edo jarduera-plana, hauek jasotzen eta azaltzen dituena: lortutako emaitzak, aginte-taulako adierazleei dagozkienak.
k) INNOBASQUEk emandako ziurtagiria. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen organismo koordinatzaile berezia izanik, organismo eskatzailearen datuak egiaztatu eta homologatzeko lanak egingo ditu.
l) Entitate eskatzailearen plan estrategikoa.
Dirulaguntza eskatzen duten entitateek hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izan dituzte eskaera eta agiri atxikiak.
Edonola ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren bidez, edo, hala dagokionean, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak —agindu honetan jasotako dirulaguntzen kudeaketan lagunduko du— aurkeztutako eskaerak egoki ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duten dokumentazioa edo informazioa eskatu ahal izango diete entitate eskatzaileei.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, ebaspena jakinarazten denetik, errekurrituko egintza espresua bada.
- Aministrazio-isiltasuna gertatu den egunaren biharamunetik aurrera, edozein uneta, errekurrituko egintza presuntziozkoa bada.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete, aurkezten denetik.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak