Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

BIKAINTEK 2025: EAEn doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak garatzeko laguntza programaren deialdia.

[Bikaintek 2025]

Deskribapena

Xedea

Xedea (2025eko martxoaren 4ko Ebazpenaren 1. artikulua)

Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak garatzea.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 2. artikulua)

  1. Doktore-titulua duten ikertzaileen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+Gproiektuetan lan egiteko.
  2. Industria-doktoregaiak prestatzea, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratutakoindustria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparruaizango baita.

Arau honen babesean, aldi berean beste lan-lotura bat indarrean duten pertsonen kontratuak ez dira diruz lagunduko.

Aurrekontuko zuzkidura

5.719.687 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoak (2025eko martxoaren 4ko Ebazpenaren 2. artikulua)

2025   202620272028

Doktore-tituludunen lerrorako   

699.687

1.310.000

650.000

Industriako doktoregaien lerrorako

    750.000   

    780.000   

    780.000   

    750.000   

Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 20. eta 32. artikuluak)

Enpresa txikia

Enpresa ertaina

Enpresa handia, teknologia-zentroa, IKZ eta enpresako I+G unitatea

Gehieneko intentsitatea

70%

60%

50%

Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak (2025eko martxoaren 4ko Ebazpenaren 6. artikulua)

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 35.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
    • Kontratuaren kostua.
    • Zeharkako kostuak.

      Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango.

  2. Industriako doktoregaien lerrorako, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 22.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
    • Kontratuaren kostua.
    • Zeharkako kostuak.
    • Bidaialdi eta egonaldietako gastuak: prestakuntza-aldi osoan egin beharreko egonaldietarako diruz lagun daitekeen gehieneko gastua 12.000 eurokoa da. Diruz lagundu daitezkeen mantenu-gastuak ez dira 55 eurotik gorakoak izango egonaldiko egun bakoitzeko.

      Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 40.000 eurotik gorakoa izango.

Aplikatu beharreko araudia (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 4. artikulua) 

Deialdi honen xede diren laguntzei hurrengo araudia aplikatuko zaie: 

  • Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26a horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzek aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete behar dute, eta erregelamendu horretako 25. artikuluan daude sartuta.
  • Diru-laguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onartu duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 3. artikulua)

  1. Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
  2. Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik dirulaguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 34. artikuluetan eta II. Eranskinean ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: 2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 25. artikulua.
  2. Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: 2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 37. artikulua.

Nori dago zuzenduta

Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Betekizunak

  • Bete beharreko baldintzak:

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Eusko Jaurlaritza - Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian,1

01010 Vitoria-Gasteiz

Kontaktua

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0045424_0045425

Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 13an hasi eta 2025eko apirilaren 14an amaituko da (biak barne).

OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde deza eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe ba aurkeztu beharko da. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntzaren justifikazioa

ARAUBIDEA

AGINDUA, 2023ko otsailaren 22koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak egiteko laguntzak –Bikaintek programa. (EHAA 43. zk., 2023ko martxoaren 2, osteguna). 

JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO MODUA (24. eta 36. artikuluak)

Era telematikoan Nire Karpeta bidez  

JUSTIFIKATZEKO EPEA (24. eta 36. artikuluak)

Hilabeteko epean aurkeztu beharko da dokumentazioa, urtealdi bakoitzaren exekuzio-epea amaitzen den datatik zenbatzen hasita. 

JUSTIFIKAZIO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

DOKTOREAK KONTRATATZEKO LERROA (24. artikulua)

1. Memoria teknikoa, honako hauek jasoko dituena:

1.1.– Jarraipen zientifiko-teknikoko urteko txostena. Txosten horrek honako hauek deskribatuko ditu:

a) Proiektuaren deskribapen laburra.

b) Kontratatutako pertsonak justifikatu beharreko urtean egindako ikerketa-jarduerak eta lortutako emaitzak. 

c) Ikerketa-plan eguneratua. 

d) Lanaren emaitzak argitaratu edo patenteak izan badira, horien erreferentzia bat adieraziko da.

1.2.– Ikertzailearen ordu-partea (proiektuaren arduradunak eta kontratatutako pertsonak sinatuta).Ordainketa eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena. 

* Jarduketa zientifiko-teknikoaren memoria idazteko eredua eta ordu-partearen eredua justifikazioa aurkezteko formulariotik deskargatu ahal izango dira.

2. Memoria ekonomikoa, honako hauek jasoko dituena

2.1.– Erantzukizunpeko adierazpena(Nire karpetaren bidez, espedientera sartu eta justifikazio-inprimakia bete), honako hauek zehaztuta:

a) Ikertzaileak jasotzen duen ordainsaria, kostu gordinaren eta enpresaren kargurako gizarte-aseguruen kontzeptuetan banakatuta (hilero). Gizarte Segurantzaren kuotan hobariak eman badira, adierazi zenbatekoa.

b) Jarduera sustatua finantzatu duten beste laguntza edo diru-sarrera batzuk, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

2.2.– Kontratatutako pertsonaren azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta. 

2.3.– Kontratatutako pertsonaren azken bi nominak eta ordainketa-ziurtagiriak.

2.4.– Gizarte Segurantzako azken bi RNTak (langileen izen-zerrenda).

Entitate onuradunak, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren eskariz, haren esku jarriko du beharrezkoa den dokumentazio guztia, aurkeztu dituen datuak egiazkoak direla eta diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko.

Dokumentazioa ezarri den epean aurkeztu ezean, ez-betetzearen espedientea hasi ahalko da. Bertan, entzuteko izapidea egingo zaio entitate interesdunari, eta, hala badagokio, laguntzarako eskubidea galdu dela adieraziko du organo eskudunak, ebazpen baten bidez. Gainera, egokia bada, jaso den laguntza eta horri dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra ezarriko da.

DOKTOREGAIAK KONTRATATZEKO LERROA (art.36. artikulua)

1. Memoria teknikoa, honako hauek jasoko dituena:

1.1.– Jarraipen zientifiko-teknikoko urteko txostena. Txosten horrek honako hauek deskribatuko ditu:

a) Proiektuaren deskribapen laburra.

b) Kontratatutako pertsonak justifikatu beharreko urtean egindako ikerketa-jarduerak eta lortutako emaitzak.

c) Ikerketa-plan eguneratua.

d) Lanaren emaitzak argitaratu edo patenteak izan badira, horien erreferentzia bat adieraziko da.

1.2.– Ikertzailearen ordu-partea (proiektuaren arduradunak eta kontratatutako pertsonak sinatuta)Jarduera zientifiko-teknikoaren memoria eta ikertzailearen lanordu txostena. 

* Jarduketa zientifiko-teknikoaren memoria idazteko eredua eta ordu-partearen eredua justifikazioa aurkezteko formulariotik deskargatu ahal izango dira.

2. Memoria ekonomikoa, honako hauek jasoko dituena:

2.1.– Erantzukizunpeko adierazpena(Nire karpetaren bidez, espedientera sartu eta justifikazio-inprimakia bete), honako hauek zehaztuta:

a) Ikertzaileak jasotzen duen ordainsaria, kostu gordinaren eta enpresaren kargurako gizarte-aseguruen kontzeptuetan banakatuta (hilero). Gizarte Segurantzaren kuotan hobariak eman badira, adierazi zenbatekoa.

b) Jarduera sustatua finantzatu duten beste laguntza edo diru-sarrera batzuk, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

2.2.– Kontratatutako pertsonaren azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta. 

2.3.– Kontratatutako pertsonaren azken bi nominak eta ordainketa-ziurtagiriak.

2.4.– Gizarte Segurantzako azken bi RNTak (langileen izen-zerrenda).

2.5.– Dagokion doktorego-programan, urteko matrikula egin izanaren egiaztagiria. 

2.6.– Aurreikusitako egonaldiak egin badituzte: bidaia- eta ostatu-gastuei dagozkien frogagiriakKontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.

Entitate onuradunak, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren eskariz, haren esku jarriko du beharrezkoa den dokumentazio guztia, aurkeztu dituen datuak egiazkoak direla eta diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko.

Dokumentazioa ezarri den epean aurkeztu ezean, ez-betetzearen espedientea hasi ahalko da. Bertan, entzuteko izapidea egingo zaio entitate interesdunari, eta, hala badagokio, laguntzarako eskubidea galdu dela adieraziko du organo eskudunak, ebazpen baten bidez. Gainera, egokia bada, jaso den laguntza eta horri dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra ezarriko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.