Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntzak 2025

[Arrantza-jarduera aldi baterako geldiaraztea 2025]

Deskribapena


Xedea

Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko asmoz arrantza-jarduera aldi baterako eten behar izatea konpentsatzeko. Jarduera-etena agintzen du Batzordearen 2024ko irailaren 30eko (EB) 2024/3089 Erregelamendu Eskuordetuak, (EB) 2019/1241 Erregelamendua aldatzekoak, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko neurriei dagokienez.

Aurrekontuko zuzkidura

263.750 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen gehieneko guztizko zenbatekoa 263.750,00 euro da. Funts horietatik 184.625,00 euro, hau da, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (EIAAF) dagozkio, eta gainerako % 30a, hau da, 79.125,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari, zeinak 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituak baitira. Laguntzen zenbateko osotik 150.050 euro armadoreentzat izango dira, eta 133.700 euro arrantzaleentzat.

Deialdi honen barruan emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, zenbateko oso hori agortu ondoren ez dira laguntza gehiago emango. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da inguruabar hori, Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak emandako ebazpen baten bidez.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

1. Aldi baterako etenaldiak eragindako arrantza-ontzien armadoreak, Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian aktibo gisa erregistratuta badaude eta laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan itsasoan gutxienez 120 eguneko arrantza-jarduera gauzatu badute. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua aurkeztu beharko dute eskaera egiterakoan. Dokumentu horretan, hauek jasoko dira: kide bakoitzak bere gain hartzen duen egikaritze-konpromisoa partaidetza-ehunekoaren arabera eta elkartearen edo ondasun-erkidegoaren ordezkariaren izena.

2. Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urte zibiletan, gutxienez 120 egun itsasoan lan egin duten arrantzaleak, jarduera aldi baterako geldiarazi izanak eragindako arrantza-ontzietan ibili badira.

3. Lehenengo apartatuan jasota dauden eta aldi baterako geldialdiak eragindako arrantza-ontzi batean eskifaia-kide gisa erroldatuta dauden arrantza-ontzietako armadoreek arrantzaleentzako laguntza jasotzeko eskubidea izango dute (aurreko apartatuan jasotzen dena).

4. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa izango da urte zibila.

Eskakizunak:

  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
  • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
  • Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko veste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, prozedura horiek zein diren adierazi beharko dute.
  • EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean izatea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zorra bere osotasunean, interesak eta barne hartutako gastuak estaltzen dituen bermea eratu bada.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ezeztatzea eragin ez izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso kasu hauek egiaztatzen badira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Mª Jose Elorrieta
Telefonoa: 94 403 14 60
E-maila: mj-elorrieta@euskadi.eus

Pilar Herrero
Telefonoa: 944 03 14 62
E-maila: p-herrero@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk