Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2023eko dirulaguntzen deialdia

[LPEEL-2023]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei laguntzak ematea, enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten. Proiektu horiek eragina izan behar dute beren jardun-eremuko lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan, eta modu orekatuan eskaini behar dituzten enplegu-aukerak EAEko eskualde guztietan; betiere, 2030 Euskal Enplegu Estrategiarekin bat etorrita eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa beteta.

Aurrekontuko zuzkidura

19.148.936 €

Prestazio ekonomikoa

  • 19.148.936 euro, eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2023ko otsailan haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira eskualdeko

Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako II Eranskinean ezarri da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa %53koa izango da, ebazpena igorri ondoren.
  • Bigarren ordainketa gainerako %47 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, udalerri-multzoak edo udalerriak, bai eta haien mendeko nortasun juridikoa duten toki-garapeneko agentziak ere.

Nortasun juridikorik gabeko udalerri-taldeak direnean, diruz lagundutako proiekturen bat gauzatzeko konpromisoa hartzen duten udalerriak izango dira onuradun

Betekizunak

  • Oro har, udalerri bakoitzeko edo mankomunitate, kuadrilla edo udalerri-talde batek diruz lagunduko ditu tokiko enplegu-proiektuak, eta udalerri gehienek edo eskualdeko biztanleriaren % 51 gutxienez ordezkatzen dutenek adostu beharko dituzte proiektu horien esparruan, dagokion udalean egongo den indarreko 2023ko otsailaren 28an indarrean dagoen udal-erroldako Berrikuspenaren arabera

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
    • Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
    • Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera

  • Abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra)

Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 398

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

Kodea

1009214

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk