Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Errioxa JDKren esparruko ardoak destilatzeko ardogintzako sektorearentzako ezohiko laguntzak

[Destilaziorako ezohiko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Errioxako DOCAren babespean dauden ardoak destilatzeko aparteko laguntzak ardoaren sektoreari, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuta.

Laguntza horien helburua da Euskadiko ardoa ekoizten duten enpresek gaur egun bizi duten egoerari egonkortasuna ematea, Errioxa JDKren babespean dauden ardoen soberakinen salbuespenezko egoeraren ondoren. Horretarako, laguntza-lerro bakarra ezarri da Errioxa JDKren babespean dauden ardoak borondatez destilatzeko.

Destilazio laguntzen ohiko galderak

Aurrekontuko zuzkidura

8.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura deialdi honetara bideratutako aurrekontu-kredituak 8 milioi eurokoak dira.

Errioxa JDKak babestutako eta EAEn egindako ardo destilatuaren litro bakoitzeko laguntzaren balioa honako hau izango da:

a) Ardo beltza: 0,925 €, litroko

b) Ardo gorria: 0,835 €, litroko

Destilatu daitekeen gehieneko litro kopurua honako hau izango da:

– Errioxa JDKak babestutako eta 2022an EAEn ekoitzitako ardo guztiaren % 10, baldin 500.000 litro edo gehiago badira.

– Errioxa JDKak babestutako eta 2022an EAEn ekoitzitako ardoaren guztizko ekoizpenaren % 15, baldin 250.000 litro edo gehiago eta 500.000 litro baino gutxiago badira.

– Errioxa JDKak babestutako eta 2022an EAEn ekoitzitako ardoaren guztizko ekoizpenaren % 20, baldin 250.000 litrotik beherakoa bada.

Ardogintzako kooperatibei ez zaie aplikatuko aurreko puntua, eta destilatzerik izango dute, gehienez ere, EAEn 2022an babestutako eta ekoitzitako ardo guztiaren % 20.

Upategi batek 2022an ardorik elaboratu ez badu, 2021ean egindako uzta hartuko da erreferentziatzat.

Ardo hauek ez dira destilagarritzat joko:

– Ardoaren sektorean COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak biltegiratzeko emandako laguntzen onuradun izan direnak (2021eko ekainaren 16ko Aginduko aparteko neurrietan bildurikoak) edo COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko ardoaren sektorean aparteko neurriak hartzen dituen ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuak araututako biltegiratze pribaturako laguntzen onuradun izan direnak.

– Upategi berean egin ez, eta aurretiazko merkataritza-jarduera baten bidez egindako erosketa batetik datozenak.

Eragiketa horren ondoriozko kopurua ordainketa bakarrean ordainduko da, destilazioa gauzatu dela egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (NEIE) establezimendu aktibo bat duten ardogintzako enpresak, establezimendu aktibo horretan Errioxa JDBren babespean ardoa ekoizten dutenak eta haren zati bat Errioxa JDBren Kontseilu Arautzailearen kontrol eta ikuskaritzapean destilatu dutenak.

Betekizunak

  • Krisian dagoen enpresa ez izatea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera, 2019ko abenduaren 31ko kategorien araberako salbuespen-erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
  • Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea.
  • Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana, horren erruduntzat jo direlako.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaria ez egotea Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozedura batean zehaztutako kopuruen obligazioak ordainduta izatea. Betebehar horiek egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean, edo itzulketa-ebazpena dela eta etetea erabaki denean. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1234801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari dagokio eskabidea ebaztea eta eskatzaileari jakinaraztea, gehienez ere sei hilabeteko epean, laguntza-eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan emango edo ukatuko da eskatutako laguntza.

Beste tramite batzuk