Fruta-eta barazki-ekoizleen antolakundeei laguntzak 2023
[OPFH 2023]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Erakunde ekoizleak merkatuen antolaketa komunaren oinarria dira, eta beharrezkotzat jotzen da fruta eta barazkien sektorean asoziazionismoa bultzatzea, egungo merkatuaren eskaerei aurre egiteko, izugarri lehiakorra eta kalitatean gero eta zorrotzagoa baita. Ekoizleek soilik izango dute arrakasta: elkartuz, eskaintza kontzentratuz, ekoizpena eta haren aldizkakotasuna kontrolatuz, merkaturatze-kostuak murriztuz eta merkatuaren beharretara egokituz. Bestalde, ekoizpen-teknikek ingurumena errespetatzeko beharra azpimarratzen da, bai hazkuntza-sistemetan, bai material erabilien kudeaketan.
Fruten eta barazkien MABk fruta- eta barazki-erakundeak sustatzen ditu, eta FBEEetan egiten diren programa operatiboak gauzatzeko funts operatiboak finantzatzen ditu.
Nori dago zuzenduta
Fruta-eta barazki-ekoizleen antolakundeak.
Eskakizunak:
- Funts eragile bat osaten badute eta programa eragile baterako onarpena lortzen badute, onartutako FBEE-k.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
A) Entitatearen datu orokorrak:
EE/EEE zenbakia:
(EE= ekoizleen erakundea; EEE = ekoizleen erakundeen elkartea)
IFZ:
Sozietatearen izena.
Helbidea.
Harremanetarako pertsona:
Harremanetarako pertsonaren telefonoa:
Programako zein urte finantzatu behar den:
Zein programa eragiletakoa den: 20...(e)tik 20...(e)ra
Zein ekoizle-erakundeen elkartekoa den:B) Bidali beharreko agiriak:
1. Ekoizleen erakundeko edo ekoizleen erakundeen elkarteko idazkariaren ziurtagiria non jasotzen den urteko funts eragilearen eraketa, hura zuzkitzeko xedapenak eta finantza-ekarpenak kalkulatzeko metodoa onartu direla, entitatearen batzar nagusian, edo, entitatea atalka antolaturik baldin badago, dena delako ataleko batzar nagusian edo, izaera juridikoaren arabera, dena delako organo baliokidean, eta kide-ekoizle guztiek aukera izan dutela funts eragilearen gainean eskatzen den aldaketarekin lotutako neurri, ekintza eta jardueren onuraz gozatzeko, eta funts eragile horren eta finantza-ekarpenen erabilerarekin lotutako erabakietan demokratikoki parte hartzeko. Ziurtagiri horretan, bestalde, honako hau jasoko da:
a) Funts eragilea kudeatzeko modua; 533/2017 Errege Dekretuan daude jasota funtsa kudeatzeko modu horiek.
b) Datorren urtarrilaren 1etik aurrera hasten den urterokoan eratuko den funtsaren zenbatekoa; bestalde, programa eragilearen neurri, ekintza, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptu bakoitzera bideratzea aurreikusten den zenbatekoak adieraziko dira.
c) Finantza-ekarpen bakoitzaren kalkulu-metodoa eta maila xehatua, bai finantza-aurrekonturako bai egikaritze-aurrekonturako; hala badagokio, ekarpen-maila ezberdinak justifikatzeko beharrezkoa den informazioa eman beharko da.
d) Funts eragilea finantzatzeko prozedura.2. Programaren neurri bakoitzaren barruan hurrengo urterokoan gauzatu beharreko ekintza, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptuak jasotzen dituen dokumentua, eta horietako bakoitzerako, gutxienez:
a) Deskribapen xehatua, hura gauzatzeko aurreikusten den zenbatekoa barne.
b) Nekazaritza-lursailaren kokapen zehatza, identifikazio geografikoa SIGPAC sistema bidez adierazita.
c) Titulartasuna, izena, nazionalitatea, izen soziala, IFZ edo, hala badagokio, AIZ, eta ekoizle-erakundearekiko harremana.
d) Gauzatzeko behar diren langileak eta baliabideak.
e) Diru Laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 31. artikuluko 3. atalak ezarritakoa betez, inbertsioaren edo gastu-kontzeptuaren zenbatekoak urriaren 30eko Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legeak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, hornitzaile ezberdinen eskutik egindako hiru eskaintza
f) Hura gauzatzea zergatik den beharrezkoa arrazoitzea.
g) Egikaritzeko eta finantzatzeko egutegia.
h) Finantzatzeko modua.Informazio hori programaren lehen urterokoan III. eranskinean sartu beharko da.
3. Europar Batasunak funts eragileari emango dion finantza-laguntza kalkulatzeko oinarritzat hartzen den merkaturatutako ekoizpenaren balioari buruzko ziurtagiria, eta hala badagokio, filialaren edo EEEaren ziurtagiria, 2017ko martxoaren 13ko Batzordearen 2017/891 (EB) Erregelamenduko 22. artikuluan eta 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera kalkulatua. Bi kasuetan, honako hau zehaztu beharko da:
a) Erreferentziazko aldia.
b) Ekoizleen erakundeak edo ekoizleen erakundeen elkarteko organo eskudunak hura kalkulatzeko oinarritzat hartutako kontabilitatea onartu zueneko data eta foroa.
c) 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. apartatuan zerrendatutako kontzeptuen zenbateko bakoitza.
d) 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 4. apartatuan zerrendatutako kontzeptuen zenbateko bakoitza.
e) Hala badagokio, 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 3. atalari jarraikiz egindako kalkuluak jasotzen dituen dokumentua gehitu behar da, eta kontuan izan behar da, hala badagokio, eranskin horren 2. apartatuko azken paragrafoan ezarritako aurkezpen-epeaEntitatearen kontabilitatea ez badu dagokion organo eskudunak onartu, ziurtagiri honek hori jakinarazi egin behar du, eta ekoizleen erakundeak erabilitako kontabilitate-datuak 533/2017 Errege Dekretuaren 5. artikuluko b apartatuan jasotako ezaugarriak betetzen dituen kanpo auditorearen datuetan oinarrituko dira.
4. Erakundearen erantzukizunetik eta kontroletik kanpo dauden arrazoiengatik produktu baten balioa murriztu egin bada, gertaera hori justifikatzen duen dokumentazioa, eta gertaera horren arrazoia ekoizpen-osagaien jaitsiera ez dela izan egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko dira.
5. Hala badagokio, 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 5. apartatuan deskribatutako dokumentazioa eta informazioa.
6. Akzio, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptuen titularren konpromisoa, zuzenean edo zeharka horiek egiteko beste laguntzarik ez dutela jaso eta ez dutela jasoko ziurtatuz.
7. 2017ko martxoaren 13ko 2017/891 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak, Batzordearen 2017ko martxoaren 13ko 2017/892 (EB) Erregelamendu Betearazleak, 533/2017 Errege Dekretuaren xedapenek edo ingurumen-ekintzei buruzko baldintza-agiriak egiteko gidalerro nazionalek ekintza, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptu bakoitzeko eskatutako berariazko dokumentazioa.
- Funts eragile bat osaten badute eta programa eragile baterako onarpena lortzen badute, onartutako FBEE-k.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epearen barruan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hasitako urterokoa aldatzeko eskaera (MAC)
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Ekoizleen erakundeek eta ekoizleen erakundeen elkarteek hasitako urterako urtero bidali beharreko gutxieneko informazioa eta dokumentazioa
-
1. MACen hasitako urterokoa aldatzeko eskaera
Erakundearen datu orokorrak
1. Ekoizle-erakundeen edo ekoizle-erakundeen elkarteen kopurua.
2. Sozietatearen izena.
3. Helbidea.
4. IFZ.
5. Harremanetarako pertsona eta haren telefonoa.
6. Finantzatu beharreko programaren urterokoa.
7. Zein programa operatibotakoa den: 20... - 20...
8. Zein ekoizle-erakundetako kide den.
2. Bidali beharreko beste agiri batzuk
A. Ekoizle-erakundearen edo ekoizle-erakundeen elkartearen, edo, entitatea atalka antolatuta badago, ataleko organo baliokidearen Batzar Nagusiaren aktaren kopia edo ziurtagiria. Akta horretan honako hauek jaso beharko dira: urteko funts operatiboaren eraketa onartu dela, funts hori hornitzeko xedapenak eta finantza-ekarpenak kalkulatzeko metodoa; eta, elkarteen kasuan, ekoizleen erakunde diren kide edo kide guztiek izan dutela funts operatiboaren onura jasotzeko eta funts horren erabilerarekin lotutako erabakietan eta finantza-ekarpenetan demokratikoki parte hartzeko aukera. Dokumentu horrek, gainera, honako hauek jaso beharko ditu:
i. Funts eragilea kudeatzeko modua.
ii. Hurrengo urtarrilaren 1ean hasten den urterokoan eratu beharreko funts eragilearen zenbatekoa, esku-hartze, ekintza, jarduketa, inbertsio eta programa eragilearen gastu-kontzeptu bakoitzera bideratzea aurreikusten diren zenbatekoak adierazita.
iii. Finantza-ekarpen bakoitzaren kalkulu-metodoa eta maila xehatua, bai finantzaketa-aurrekonturako, bai exekuzio-aurrekonturako, eta, hala badagokio, ekarpen-mailak justifikatzeko beharrezkoa den informazioa emango da.
iv. Funts eragilea finantzatzeko prozedura.
B. Eskatutako urtean egingo diren programa operatiboko esku-hartzeen, ekintzen, jarduketen, inbertsioen eta gastu-kontzeptuen deskribapen-dokumentua, jakinarazitako aldaketa zehaztuta eta justifikatuta, gutxienez:
i. Ekintza, jarduketa, inbertsio eta gastu-kontzeptu bakoitzerako berariazko dokumentazioa, legeriak eskatzen duena, gauzatzeko aurreikusitako zenbatekoa barne.
ii. Nekazaritza-lurzatiaren kokapen zehatza, SIGPAC sistemaren bidezko identifikazio geografikoa adierazita.
iii. Titulartasuna, izena, nazionalitatea edo sozietate-izena, IFZ edo, hala badagokio, AIZ adierazita, eta ekoizleen elkartearekiko harremana.
iv. Proiektua egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak.
v. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren 3. apartatua betez, sartu beharreko inbertsioaren edo gastu-kontzeptuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza.
vi. Egiteko beharraren justifikazioa.
vii. Egikaritze- eta finantzaketa-egutegiak.
viii. Finantzatzeko modua.
C. Europar Batasunak funts eragileari ematen dion finantza-laguntzaren kalkulua egiteko oinarritzat hartuko den merkaturatutako ekoizpenaren balioari buruzko ziurtagiria, eta, hala badagokio, filialaren edo ekoizle-erakundeen elkartearen ziurtagiria, honako hauek zehaztuta:
i. Erreferentzia-aldia.
ii. Zein egunetan eta forotan lortu den kontabilitatea, ekoizle-erakundeko edo ekoizle-erakundeen elkarteko organo eskudunak onartua.
iii. Nola kalkulatu den merkaturatutako ekoizpenaren balioa, haren kalkulua eta erabilitako zifrak bermatzen dituen kontabilitate-dokumentazioa.
D. Produktu baten balioa murriztu bada organizazioaren erantzukizunarekin eta kontrolarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik: hori justifikatzen duen dokumentazioa, eta, bereziki, jaitsiera hori ez dela gertatu ekoizpen-baliabideen murrizketengatik frogatzen duena. Programaren lehen urtean egingo diren ekintzen, jarduketen, inbertsioen eta gastu-kontzeptuen titularren konpromisoa, horiek gauzatzeagatik zuzenean edo zeharka beste laguntzarik jaso ez dutela eta jasoko ez dutela adierazteko, ekoaraubideak osatzen dituzten ingurumen-laguntzetarako izan ezik.
E. Entitateko batzar nagusiak edo, entitatea atalka antolaturik badago, ataleko organo baliokideak edo, ekoizleen erakundearen nortasun juridikoaren arabera, organo baliokideak inbertsioen itzulketa edo inbertsioen hondar-balioa lortzeko hartutako erabakia jasotzen duen ziurtagiria, kideek erakundean baja hartzen badute edo diruz lagundutako inbertsioek ekoizleen erakundearen esku egoteari uzten badiote edo inbertsioen izaerari, helburuei edo aplikazio-baldintzei eragiten dien funtsezko aldaketaren bat izaten badute.
F. Programaren lehen urtean egingo diren ekintzen, jarduketen, inbertsioen eta gastu-kontzeptuen titularren konpromisoa, horiek gauzatzeagatik zuzenean edo zeharka beste laguntzarik jaso ez dutela eta jasoko ez dutela adierazteko, ekoaraubideak osatzen dituzten ingurumen-laguntzetarako izan ezik.
G. Ekintzen, jarduketen, inbertsioen eta gastu-kontzeptuen titularren konpromisoa, horiek gauzatzeagatik zuzenean edo zeharka beste laguntzarik jaso ez dutela eta jasoko ez dutela adierazteko.
H. Erantzukizunpeko adierazpena, non erakundeak konpromisoa hartzen duen fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen erakundeen programa eta funts operatiboak arautzen dituen indarreko arauan ezarritako xedapenak betetzeko.
I. Eranskin honetako I. zatiko B.I letraren bigarren gidoian aipatutako informazioari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (EKOIZPEN-OSAGAIAK)
Justifikazio/Ordainketa-eskabidea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Ordainketa-/justifikazio-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
(24. artikulua. 1179/2018 ED, irailaren 21ekoa)
1. Finantza-laguntzaren eskaera, laguntza eskatu den urtearen hurrengo urteko otsailaren 15a baino lehen.
2. Laguntza eskatzeko eskaera, eskatutako zenbatekoarekin eta hura lortzeko kalkuluekin.
Nire karpetan erregistratuta
GESPROn araututa3- Bestelako dokumentazioa:
a) 1179/2018 Errege Dekretuaren 25. artikuluan jasotako justifikazio-kontua.
I. Funts eragilea kontu bakar eta esklusibo baten bidez kudeatu bada, laguntzaren urteko mugimenduak islatzen dituen banku-laburpena. Kontu hori uneko urtean aldatu bada, bi kontuen laburpenak aurkeztu beharko dira.
Laburpen horrekin batera, dokumentu bat aurkeztu beharko da, eta, bertan, modu kronologikoan zehaztuko dira, laburpenean agertzen diren moduan: mugimendu bakoitzaren jatorria edo xedea, esku-hartze motak, ekintzak, jarduketak, inbertsioak, gastu-kontzeptuak eta dagozkien fakturak.
II. Ekoizleen erakundeak edo ekoizleen erakundeen elkarteak funts operatiboaren kudeaketa hainbat banku-kontutan egin badu, justifikazio-kontuarekin batera Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean edo Erkidegoko beste erregistro baliokide batean jardule gisa inskribatutako auditore baten txostena aurkeztu beharko da. Txosten horrek honako irismen hau izan beharko du:
a) Funts eragilea programa eragilean onartutakoaren arabera eratu dela egiaztatzea.
b) Merkaturatutako ekoizpenaren balioa kalkulatzeko erabilitako datuak erakundearen kontabilitatean agertzen direla eta dagozkion kontuak erakundeak onartu dituela egiaztatzea.
c) Agiri bidez egiaztatzea egindako eta laguntza eskatzeko arrazoi diren gastuak bat datozela onartutako programa operatiboarekin, kontzeptuari, kokapenari eta titulartasunari dagokienez, eta funts eragileak finantzatu dituela, ekoizleen elkartearen batzar nagusiak erabakitakoaren arabera.Kasu horretan, justifikazio-kontuak, gutxienez, artikulu honen 2.a) apartatuan aipatutako justifikazio-jarduketaren memoria eta memoria ekonomiko hau izan beharko ditu:
1. Artikulu honen 3. paragrafoaren lehenengo lerrokadan aipatutako auditorearen txostena, egindako egiaztapenen emaitza zehatza jasoko duena.
2.a Artikulu honen 2.b) apartatuko puntuetan aipatutako dokumentazioa.b) Organo eskudunak onartutakoaren aldean gauzatutako programa eragilea bete dela justifikatzeko jarduketa-memoria, egindako jardueren eta onartutakoen arteko konparazio-taula bat eta programa gauzatuta lortutako helburuei buruzko txosten bat barne, 2017/892 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 21.3 artikuluan eta 1179/2018 Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Programa eragilearen azkenaurreko urteari dagokion saldoaren edo laguntza osoaren eskaerarekin batera, txosten bat aurkeztu beharko da, eta, bertan, programan zehar egindako neurriak, ekintzak, jarduketak, inbertsioak eta gastu-kontzeptuak eta lortutako helburuak jaso beharko dira. Txosten horrekin batera, 2017/892 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskina aurkeztu beharko da, beteta eta programa eragilearen amaieran erakundearen egoera islatuta, maiatzaren 26ko 532/2017 Errege Dekretuaren 23. artikuluan definitutako sistema informatikoaren bidez.c) Memoria ekonomiko bat, honako hauek jasoko dituena:
1. Merkaturatutako ekoizpenaren balioa kalkulatzeko moduari buruzko txostena, haren kalkulua eta erabilitako zifrak bermatzen dituen kontabilitate-dokumentazioa, 2017/892 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 9.2.b) artikuluan aipatutako egiaztagiri gisa.
2. Funts eragilera egindako ekarpenen zerrenda zehatza eta ekarpen horiek lortzeko modua, 2017/892 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 9.2.c) artikuluan aipatutako egiaztagiri gisa.
3. Artikulu honen 1. apartatuaren a) letraren lehen paragrafoan aipatutako koadroarekin lotutako zerrenda bat, organo eskudunak programa eragilea onartzeko emandako ebazpenaren koadroaren arabera sailkatuta. Bertan, honako hauek adieraziko dira: egindako inbertsioak eta gastuak, haien kokalekua, titulartasuna, kostua, onartu ziren zenbatekoarekiko desbideratzea, finantzatzeko modua, horiek jasaten dituzten fakturen kopurua eta data, eta faktura horien ordainketa-data, 2017/892 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 9.2.d), e), f) artikuluan aipatutako egiaztagiri gisa.
4. Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten dokumentuak eta aurreko paragrafoan aipatzen den inbertsio-zerrendaren ordainketaren egiaztagiriak, neurrien, ekintzen, jarduketen, inbertsioen eta gastu-kontzeptuen arabera ordenatuta, organo eskudunak programa eragilea onartzeko ebazpenaren koadroaren arabera. Organo eskudunak erabaki ahal izango du, faktura-kopurua oso handia bada, haien zerrenda batek haien aurkezpena ordezkatzea.
5.a Funts eragilearen mugimendu guztiak jasotzen dituen dokumentua, mugimendu bakoitzaren data eta jatorria edo helmuga adierazita. Funts eragileari dagokion urteko urtarrilaren 1etik 2017/892 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 9.1 artikuluan ezarritako laguntza-eskaera aurkeztu arteko mugimenduak egiaztatzen dituen banku-dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion finantza-erakundeak ikus-onetsia. Era berean, funtsari egindako ekarpenen banku-egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.
6. Aurreko urtean ekoizleen erakundeari baja eman dioten eta beren ustiategietan inbertsioak egin dituzten kide ekoizleei dagokienez, inbertsio horiek edo inbertsio horien hondar-balioa, eta kontzeptu horiengatik ekoizleen elkarteari itzulitako zenbatekoak.d) Programa eragileen babesean finantzatutako ordainketak justifikatzeko, fakturak eta agiriak aurkeztu ahal izango dira. Agiri horiek ekoizle-elkartearen, ekoizle-erakundeen elkartearen edo 2017/891 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 22.8 artikuluan jasotako filialaren izenean eman ahal izango dira, edo, 2017/892 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 26.4 artikulua garatuz, ekoizleen elkarteko kide ekoizleen edo ekoizle-erakundeen elkarteko kideen izenean, baldin eta haien ustiategietan edo instalazioetan egindako inbertsioetarako edo gastu-kontzeptuetarako ordainketak badira.
e) Laguntza-eskabidean jasotako ekintzen, jardueren, inbertsioen eta gastu-kontzeptuen titular bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, Europar Batasunaren edo Espainiako finantzaketa bikoitzik jaso ez dela eta eskatuko ez dela adierazten duena.
f) Aurreko urtean ekoizleen elkartean baja izan eta beren ustiategietan inbertsioak egin dituzten kide ekoizleei dagokienez, inbertsioen zerrenda edo inbertsio horien hondar-balioa, eta kontzeptu horiengatik ekoizleen elkarteari itzulitako zenbatekoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua