Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Fruta-eta barazki-ekoizleen antolakundeei laguntzak 2023

[OPFH 2023]

Deskribapena


Xedea

Erakunde ekoizleak merkatuen antolaketa komunaren oinarria dira, eta beharrezkotzat jotzen da fruta eta barazkien sektorean asoziazionismoa bultzatzea, egungo merkatuaren eskaerei aurre egiteko, izugarri lehiakorra eta kalitatean gero eta zorrotzagoa baita. Ekoizleek soilik izango dute arrakasta: elkartuz, eskaintza kontzentratuz, ekoizpena eta haren aldizkakotasuna kontrolatuz, merkaturatze-kostuak murriztuz eta merkatuaren beharretara egokituz. Bestalde, ekoizpen-teknikek ingurumena errespetatzeko beharra azpimarratzen da, bai hazkuntza-sistemetan, bai material erabilien kudeaketan.

Fruten eta barazkien MABk fruta- eta barazki-erakundeak sustatzen ditu, eta FBEEetan egiten diren programa operatiboak gauzatzeko funts operatiboak finantzatzen ditu.

Iruzurraren aurkako borroka

Nori dago zuzenduta


Fruta-eta barazki-ekoizleen antolakundeak.

Eskakizunak:

  • Funts eragile bat osaten badute eta programa eragile baterako onarpena lortzen badute, onartutako FBEE-k.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Nora Beltrán de Otálora

Telefonoa: 945 019 682

E-mail: n-beltranotalora@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0108706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hasitako urterokoa aldatzeko eskaera (MAC)


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazio/Ordainketa-eskabidea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk