Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lehiatu Berria 2022 - Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

[Lehiatu Berria 2022]

Deskribapena


Xedea

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

4. Nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako, ur mineral naturaletako, alkoholik gabeko edarietako edo hartzitutako edarietako produktuak nekazaritzako produktuetatik, ardoa izan ezik, konbinatuta lortzeko inbertsioak egiteko laguntzak

5. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

21.638.939,84 €

Prestazio ekonomikoa

2022-2023 ekitaldirako, 21.638.939,84 euro bideratuko dira Lehiatu Berria 2022 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori, II. kapituluaren kasuan, LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta EURI funtsaren –Europar Batasuneko suspertze-tresna, zeina deialdi honetan gaitu baita LGENF funtsa indartzeko– kargura finantzatuko da; III. kapituluaren kasuan, LGENF funtsaren kargura; eta, IV. kapituluaren kasuan, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kargura. V. eta VI. kapituluen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 15.000.000 euroko zenbatekoa, eta honela banatuko da:

1. II. kapitulua finantzatzeko, 4.133.160,85 euro erabiliko dira. 1.000.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 3.133.160,85 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapitulua finantzatzeko, 3.000.000,00 euro erabiliko dira. 1.000.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.000.000,00 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

3. 2.500.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

a) 625.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 250.000 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 375.000 euro, 2023. urteko konpromiso-kredituari.

b) 1.875.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura; 750.000 euro 2022. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.125.000 euro, 2023. urteko konpromiso-kredituari.

4. 4.366.839,15 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. 600.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.766.839,15 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

5. 1.000.000 euro erabiliko dira VI. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Hortik, 400.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000,00 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

b) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 3.022.749,84 euro; horietatik:

1. II. kapitulua finantzatzeko, 1.044.608,41 euro erabiliko dira. 544.608,41 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 500.000,00 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapitulua finantzatzeko, 1.978.141,43 euro erabiliko dira. 1.014.893,61 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 963.247,82 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

c) EURI funtsaren kontura, 3.616.190 euroko zenbatekoa, II. kapituluko laguntzei; 583.051,16 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 3.033.138,84 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Kontserbak, Erdikontserbak, Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak, Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, Aurregosiak, Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa, Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.), Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.)

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

 

Euskal autonomia erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat —mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak—, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.

Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

Lehiatu Berria laguntzaren onuradunen BETEBEHARRAK

– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.

– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

– Beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea prozedura guztian.

Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

– Establezimendu berrien kasuan, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egon behar dute Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan.

– Dagoeneko erregistratuta dauden establezimenduen kasuan, beharrezkoa da eguneratuta izatea Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroko datuak, azken ordainketa baino lehen egindako inbertsioekin.

– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere.

– IV. kapituluko laguntzen kasuan, onuradunak 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10.2 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu eragiketa gauzatzen den bitartean eta azken ordainketaren dataren ondorengo 5 urteetan.

– Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

– Agindu honen 5. oinarriaren 1. paragrafoaren H letran xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (26., 31., 42. eta 48. oinarrietan ezarritako baldintzetan), hori mantendu egin beharko da onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik ondorengo bost urteetan gutxienez.

– Agindu honen II. eta III. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren funtsekin, 2016/669 eta 2016/1997 Exekuzio Erregelamenduek aldatutako 808/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 13. artikuluaren eta III. eranskinaren arabera; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

– Agindu honen IV. kapituluarekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren funtsekin, 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 119. artikuluaren arabera –V. eranskinean ezarritakoarekin bat etorrita–; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

– Agindu honen V. eta VI. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barnean direla, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez bost urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

– Laguntza onartzeak berekin dakar onuraduna eragiketen zerrenda publiko batean sartzea. Zerrenda hori elektronikoki argitaratuko da, edo beste bitarteko batzuen bidez, agindu honen II. eta III. kapituluen babesean emandako laguntzen kasuan, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan eta XII.1 eranskinean jasotakoaren arabera; eta, agindu honen IV. kapituluaren babesean emandako laguntzen kasuan, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 508/2014 Erregelamenduaren 119.2 artikuluan eta V. eranskinean jasotakoaren arabera.

– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

* Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo Díaz
Tfnoa: 945 01 96 51
E-maila: e-castillo@euskadi.eus

Santiago Txintxurreta
Tfnoa: 945 01 96 32
E-maila: s-txintxurreta@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Bete eta eskabidearekin batera bidali, erantsitako dokumentazio gisa.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


Beste tramite batzuk