Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko dirulaguntzak 2022

[Animalien ongizatearen ziurtagiria]

Deskribapena


Xedea

Animalien ongizatea kontrolatzeko barne-prozedura egin eta ezarri, arduradunei prestakuntza eman eta animalien ongizatearen Wellfair ziurtagiria eskuratzeko gastuak finantzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira oso-osorik, eta 400.000 euroko aurrekontu-kreditua erabiliko da horretarako.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira EAEn egoitza duten erakunde publiko edo pribatuak, besteak beste, nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten nekazaritzaren arloko kooperatibak, enpresak, taldeak edo bestelako elkarteak, edo banakako ustiategiak, baldin eta biltzen dituzten ustiategietan kontrola eta barne-auditoria egiteko prozeduraren ezarpenaren operadoreak badira % 100ean eta haien helburuen artean honako hauek badituzte: txerrien, arrautzetarako hegazti-hazkuntzaren, landa-oilaskoen, esnetarako ardien eta esnetarako behien azpisektoreetako animalia-jatorriko elikagaiak ekoiztea eta/edo merkaturatzea.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeen kasuan, pertsonalitate juridikorik ez badute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 11. artikuluan finkatutakoa bete beharko dute.

Betekizunak

  • Epai irmo baten bidez, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor bat ezarri ez izana edo delitu hauetakoren bat egitearen erruduntzat jo ez izana: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Borondatezko konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin ez izana, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dituztelarik.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Egunean izatea indarreko xedapenek zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Egoitza fiskala ez izatea araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ezarri ez izana.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez. Halaber, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldian minimis erregimenari atxikita eskatu eta/edo lortu diren laguntzei buruzko berariazko adierazpena aurkeztea.
  • Pertsona juridikoen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzea.
  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz laguntzekoak diren gastuak 2021. urtean eginak izatea eta ziurtagiria lortzeko egin beharreko edo egindako ekintzen plan xehatu baten barruan kokatzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo Garcia

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1206902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez eman eta jakinaraziko da, agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk