Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Jakintzaren kudeaketa-jarduerak gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2020KO DEIALDIA

[jak_2020]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000

Prestazio ekonomikoa

Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak. Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 22.200 euroak gainditu.

 

Ezin izango da emandako laguntzaren %10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.

 

Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Irabazi-asmorik ez izatea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua > Zerbitzu Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0083206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2019an.

b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

c) Erakundeak erregistratua ez badago edo Ogasuna eta Finantzetako Sailaren hirugarrenen Erregistroan bildutako bankuko datuak aldatu nahi baditu: altan eman edo datuak aldatu nahi baditu: eskabidea honako helbidean ezarritako ereduari jarraiki.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2021eko otsailaren 28a baino lehen.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta.

 

Beste tramite batzuk