2016ko Euskal Gizartearen Egoera Saria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

"Euskal Gizartearen Egoera" ikerketa Sariak, edozein gai ardatz hartuta, Euskadiko egoera soziopolitikoa hobeto ezagutzen edo egoera soziopolitiko hau ikertzeko teoria edo metodologiak garatzen laguntzen duten lanak saritzea du helburu.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Norentzat: goi-mailako tituludun izan eta lanak aurkezteko epea bukatzen denean 35 urte baino gutxiago dituztenentzat.

    Bakarrik edo taldean (kasu horretan, guztiek bete behar dituzte baldintzak eta ikerketa-buru bakarra izendatu) aurkeztu ahal dira, baina ez pertsona juridikoen izenean.

    Ezingo dute sari honetara aurkeztu Administrazio Publikoetako langileek, baldin eta ikerketa-lana beren lanarekin batera burutu badute, edo ikerketa-lana beren lanbidearekin elkarlotuta dagoenean. Unibertsitate-irakasle guztiek, berriz, parte hartu ahal izango dute.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Lanak aurkezteko epea bukatzen denean 35 urte baino gutxiago izatea.
  • Goi-mailako Unibertsitate Titulua
  • Curriculum Vitae Informazio xehatua

    Egile edo egileen Curriculum Vitae laburra

  • Euskal gizartearen egoerari buruzko ikerketa-lana
  • Memoria Informazio xehatua

    Memoria (5 eta 10 orri artekoa) ikerketaren helburuak, gaiaren justifikazioa, erabilitako metodologia, ikerketak hartutako denbora-tartea, ekarpen berriak eta abar azalduz.

Aurrekontuko zuzkidura
9.000 euros
Prestazio ekonomikoa

"Euskal Gizartearen Egoera" Sariak 2016. urtean izango duen diru-hornidura hauxe izango da:

  • Lehenengo Saria: 7.300 euro
  • Akzesita: 1.700 euro, hala badagokio

 

 

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Hautagaitzak aurkeztu, eta prozedura honetako izapidetza guztiak kontsultatu eta egiteko, bide elektronikoak edo aurrez-aurrekoak erabil ditzakete pertsona interesdunek.

    Bakarrik edo taldean (kasu horretan, guztiek bete behar dituzte baldintzak eta ordezkari bat izendatu) aurkeztu ahal dira, baina ez pertsona juridikoen izenean.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Agiriak aurkeztea

    Interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkeztu ahalko ditu, Administrazioak ez eskatu arren.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
KONTAKTUA
Kodea
1031601