Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3787

135/2003 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa-saria sortzeko eta arautzeko dekretua aldatzeko dena.

Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren bidez, Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa-sari bat sortu eta arautu zen; izenekoa, hain zuzen. Egun horretatik aurrera saria urtero deitu da, eta horrek aukera eman du aldatu behar diren aspektuak identifikatzeko eta sariaren helburua errealitate ikertzaileari egokitzeko.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko ekainaren 24an eginiko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa saria sortu eta arautzeko den ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuko 2. artikuluaren 1. paragrafoa, honela gelditu da:

«1.– Sari honetara aurkezten diren lanek Euskadiko errealitate soziopolitikoa edo errealitate hori ikertzeko garapen teorikoa edo metodologikoa hobeto ezagutarazteko lagunduko duten gaien ingurukoak izan daitezke».

Bigarren artikulua.– Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa saria sortu eta arautzeko den ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuko 2. artikuluaren 4. paragrafoa, honela gelditu da:

4.– «Sari hau bateragarria da ikerketa-lana egiteko jaso daitezkeen bestelako sari, beka edo laguntzekin.»

Hirugarren artikulua.– Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa saria sortu eta arautzeko den ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuko 3. artikuluaren 1. paragrafoa, honela gelditu da:

«1.– Beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte, lanak aurkezteko epea amaitzen den momentuan, goi-mailako titulazioa eta 35 urtetik bera dituzten pertsona fisikoak.»

Laugarren artikulua.– Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa saria sortu eta arautzeko den ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuko 4. artikuluaren 1. paragrafoa, honela gelditu da:

«1.– Ikerketa-lanarekin batera txosten zehatz bat aurkeztu beharko da, helburuak, gaiaren justifikazioa, metodologia, ikerketak hartutako denbora-tartea eta, hala badagokio, ekarpen berriak azalduz. Txosten horrek bost eta hamar folio bitarteko luzera izango du, alde batetik eta tarte bikoitzarekin idatzita, eta, ikerketa-lana bezala, ale bakarra entregatuko da, koadernatu gabe, izenpetu gabe edo ezizenez sinatuta. Aipatutako alea Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusian geldituko da.»

Bosgarren artikulua.– Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa saria sortu eta arautzeko den ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuko 2. artikuluaren 4. paragrafoari atal hau erantsiko zaio:

«3.– Eusko Erkidego Autonomoaren Administrazio Orokorreko ez diren epai mahaikideek ordain ekonomikoa jasoko dute, epai mahaiko kide gisa egindako gastuen ordainetan. Ordain ekonomiko hori Lehendakaritzako Idazkari Nagusiaren Ebazpen baten bidez urtero onartuko da».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko ekainaren 24an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala