Liburu osoa (pdf, 2155kB)
Aurkezpena | 1 >> 2 >> 3 >> 4.
Oharrak

1. FURET, F.- OZOUF, J. Lire et écrire. Paris: Ed. de Minuit, 1977, 346.orr.

2. Oro har, errolda bakoitza kontutan hartuta ere, lau herrialdeak Estatu espainiarrerako kalkulatu izan diren batez-bestekotik gora agertu ohi dira.

3. ASTIGARRAGA, L. Diccionario manual vascongado y castellano y elementos de gramática para el uso de la juventud de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa, con ejemplos y parte de la Doctrina Cristiana en ambos idiomas. Tolosa: Imprenta de la Viuda de mendizábal e Hijos, 1877. Koldo Mitxelena, Fondo Gordeak: J.U. 4265. Ez ditugu gaztelerazko itzulpenak jarri, nahiko esanguratsua iruditzen zaigulako euskaraz idatzita dagoenak azaltzen duen progresioa, euskaratik gaztelerara nola eta zein terminotan igarotzen zen gutxi gora behera ikusteko.

4. Bere ikuskaritza txostenetan maiz aurkituko ditugu euskara eskoletan desagerrarazi zezaten irakasleei ematen zitzaizkien aholkuak.

5. Azpeitia: Imprenta de Excma. Diputación a cargo de Pablo Martinez.

6. Gipuzkoako Artxibategi Orokorra, “Fomento de Instrucción Pública”, leg. 22b.

7. ZALACAIN, G. Iracurtzaren asierac edo lenasteac euscalerrico aurrentzat. G.Z. moldatua. Tolosa: Pedro Gurruchaca. Koldo Mitxelena, 1875. Fondo Gordeak: J.U. 5481.

8. Ikus FERNANDEZ, I. Oroimenaren hitza. Bilbo: UEU,1994. Eredu hura jarraituz beste ikastola batzuk sortu ziren Tolosan, Lizarran, Errenterian, Seguran etab.

9. Bizkaiko “Escuelas de barriada” 1919-1938, Gipuzkoako “Escuelas rurales” (1927-1938). Ikus: ARRIEN, G. Educación y Escuelas de Barriada en Vizcaya. Bilbao: Diputación Foral de Vizcaya, 1987. Gipuzkoan nekazal inguruan garatu zen eskolatzearen azterketa zehatza ikus GARMENDIA, J. La enseñanza rural en Gipuzkoa. La labor de la Diputación y los ayuntamientos (1900-1950). Leioa: EHU, 2004.

10. Ikus, ZABALETA, I., DAVILA, P. “Euskal eskolaren lehen urratsak”. TANTAK. 1990, 4.zb., 21-31orr. Ikus, baita ere ZABALETA, I. Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923). Leioa: EHU, 1998.

11. Agakia euskeras irakur´ten ikastekoa, (Bizkaiko elexgizon batek iratzija).Bilbon Amor´ortu liburugil~ian argitaratua, 1896. Koldo Mitxelena. Fondo Gordeak: J.U. 6611. Liburu hau nolatan idatzi zuen esplikatu zuen Ormetse´tar P.A.-k in Euskal-Esnalea, 1909, orrillak 15. Lehenengo hamaika irakurgaietan bokalak, kontsonanteak eta irakurtzen ikasteko oinarrizko pausuak zeintzuk diren esplikatzen da. Ondorengo irakurgaiak, aldiz, gaztearen jokabidea bideratu eta zuzentzera begira egindako irakasbideak dira, berauen izenburuetan garbi ikus daitekeen bezala: 11.garren irakurgaia “Jaungoikoa maitetutia. Sinistia, itxaropena eta oneriskoa. Mezia zelan entzuten dan”, 12.garren irakurgaia “Seme edo alabiak bere gurazoakanako daukezan egipideak”, 13.garrena “Iñori gauze txar´ik etxako pa biar´. Es or´ditutia eta aragiasko loikerijarik es egitia”, 14.garrena “Inori es ezer´ ostutia, estan gauzarik es ezar´tia eta guzur´ik es ezatia”, 15. “Asiera onekoen agiriyak”, 16. “Er´egu batzuk”, 17. “Istokija”.

12. Ikusi besterik ez dago Donostiako udal liburutegian, irakurketarako zaletasun handiena egon zitekeen esparruan –hirian eta libutuegian alegia–, zer nolako mugimendua egon zen lanen banaketan, gaztelerazko lanen eta euskarazkoen arteko konparazioan. Ikus, Euskal Erria aldizkaria adibidez, bertan aurkezten baitzituzten banatu ziren lanen inguruko datuak –1885. urtetik aurrera sistematikoki neurtzen hasi zirenetik–. Ikus, halaber, Donostiako Udal Artxibategia, fomento, 220-6 esp.

13. LEKUONA, J.M. “Ahozko literaturaren historiaz” in INCHAUSTI, J.(zuz.): Euskal Herria. Lankide Aurrezkia /Jakin, 1985, I tomoa, 466 orr.

14. ZAVALA, A. Bosquejo de historia del bertsolarismo. Donostia: Auñamendi, 1964. 45.orr.

15. Ikus, CHARTIER, R. Libros, lecturas y lectores en la Edad Moderna. Madrid: Alianza, 1993.

16. Ikus, adibidez, Tolosako Pedro Gurruchaga-ren moldiztegian 1865an argitaratu zen Euscaldun necazarien adisquidea eta guiaria persona-clase guztientzat ona dana au da, 1866garren urteraco egunaria edo pronosticoa-ren “Itz aurrena”. Koldo Mitxelena. Fondo Gordeak: C -222 F-20.

17. Horretaz gain hainbat egutegi eta almanaka argitaratu zen lehenagotik euskal herrialdeetan: Leizarragak argitaraturiko Kalendrera (1571), P. Ulibarrik 1815ean plazaturiko Eusquerasco egunaria erderazcotic itzuliya Vizcaya, Guipúzoa eta Arabaco probintziarentzat 1815garren urteraco; Serafin Barojaren Santo Tomasco Feriya (1877), etab. Baina besterik ez zen izan hain denbora luzean iraun zuena eta hainbeste irakurle izan zituena.

18. Euskal-Esnalea, 1908, Azaruak 15, 11.zb., 155-156, “El calendario de Euskal-Esnalea”.

19. “Nere eskutitzak” ((Eup.)) in Euskal-Esnalea, 1908, 12.zb., lotazillak 15, 176.orr.

20. Euskaltzaindia. El libro blanco del euskera. Bilbao: Euskaltzaindia, 1977. 457, 431-442 orr.; Euskara ezagutzearen eskaera Bilboko Hospitale Zibilean, adibidez, (A.A.D.V. karp. 1138/3, 1918 eta karp. 2005/8, 1920.

21. Euskararen katedrak, dohainik eta borondatezkoak, hasiko dira ezartzen Bigarren Mailako Irakaskuntzarako Institutuetan, eta poliki-poliki ugarituz joango dira taldeak eta ikasle kopuruak. Gasteizko Institutuak proposatu zuen, adibidez, beste hizkuntza bizien artean euskararen ikaskuntza (Arabako Diputazioko Aktak 6/11/1882). Bizkaiko Institutua izan zen honelako katedra luzean babestu zuena R.M de Azkue jaunaren esku. (A.A. D.V. 1037/1-5). Seminario Diocesanoak ere eskatu zuen katedra bat sortzea 1914an (A.A.D.V. 1037/7). Bizkaia eta Gipuzkoako maisu-maistren eskolek mantendu zuten honelako katedrarik, baita Donostiako Udalak deklamazio eskola euskalduna ere (A.M.S.S. 550 liburukia, 8. espe. 1913-15).

22. G.A.P. 8915 leg., 1896; 9470 leg, 1916; 9468 leg., 1917.

23. Liburu eta liburutegien aldeko laguntza politika oso zabaldua egon zen lau Diputazioetan. Bereziki aipatu behar ditugu lehen irakaskuntzarako euskarazko testuak sortzeko lehiaketak (A.A.D.V. 1125/10, 1918), euskarazko liburuen babesa (A.A.D.V. 988/16, 1919) eta liburutegi mugikorrak eta publikoak (A.A.D.V. 963/6, 1905-1932; A.M.P. leg. 6, 1922; A.P.G. 1466, 1882-1951).

24. A. D´Abbadieren babespean eta festa hauek ospatu zituzten herrietako (Urruñan 1853az geroztik eta Saran 1862az geroztik) alkateen laguntzaz (eta M. Laborde-Noguez bezalako pertsonaien dirulaguntzaz) festa-literatur tradizio oso bati eman zitzaion hasiera, bertan ohiko erlijio ekitaldiak eta garaiko kirol lehiaketak elementu berri batekin, euskaraz idatziriko literatur lehiaketarekin alegia, bat eginez. Halere, oraindik, alderdi berri hau bigarren mailakoa izan zen. Bai festa-egitarauan bertan, bai sari banaketan bertan ikus daiteke aipatu garrantzia, kirol eta folklore aspektuekin banatzen baita (pilota partidak, dantzari, irrintzilari, edota danbolin-joleen lehiaketak, bertsolariak eta poesia). Aipatutakoaren adibide bat aurki dezakegu 1875.ean Sarako euskal festetan egin sari banaketan, non diru kopuru berbera (80 libera) jasoko zuten poesia lehiaketan irabazle izan zenak (makila bat ere jasoko zuen honek), erreboteko jokalari onenak, blé pilota jokalari onenak eta bertsolari onenak.

25. Donostiako Euskal Itz-Jostaldiez gain, literatur lehiaketen bidez euskararen presentzia nolabait bermatzen saiatu ziren beste festa batzuk ere antolatu ziren. Iraupen motzeko eta efemeride zehatzen ospakizunen inguruan eratuak, herrialde guztietan bultzatu ziren. Aipa daitezke ondorengoak: Donostiako Udalak 1881.eko maiatzaren 15ean antolatu zuen “Euskarazko Josta-Guda Pedro Calderón de la Barca-ren onorean” (Euskal Erria, II eta III tomoak, 233-239.orr); 1884. urteko irailaren 1ean ospatu zen “Aingeruen Erregiñ, Euskal-Erriko kosta eta Ichasoetako Gordelari gaindikako, eta Debako erri politaren Altiste zerukoya dan Ama Birjiña Iziarkoaren Onran. Josta Guda” (Euskal Erria, XI. Tomoa, 2. seihilekoa, 1884, 42-43 orr.); Gipuzkoan 1883an (Hondarribian. Euskal Erria, IX. Tomoa, bigarren seihilekoa, 1883), 1886an (Urnietan. Euskal Erria, XV. Tomoa, bigarren seihilekoa 1886) eta 1893an (Azpeitian. Euskal Erria, XXIX. Tomoa, bigarren seihilekoa, 1893) ospatutako Euskal Festak. Nafarroako Berako herrian 1880an (Euskal Erria, I. Tomoa, uztai-abend, 1880) eta 1895an (Euskal Erria, XXXIII tomoa, bigarren seihilekoa, 1895. Nafarroan ospatu ziren festen zerrenda eta zehaztasunak ere ikus daitezke in ERIZE, X.(1997): Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa 1863-1936. Soziolinguistika Historikoa eta Hizkuntza Gutxituen Bizitza. Nafarroako Gobernua) ospatutako Euskal Festak. Bilboko Euskalerria elkarteak 1882an antolatu zituen Euskal Festak (Fiestas euskaras que se celebrarán en la sociedad Euskalerria de Bilbao). Bilbao: Establecimiento Tipográfico de P. Velasco. 1882, 3.orr.; Durangon 1885an (Euskal Erria, XII. Tomoa, bigarren seihilekoa, 1885.) zein Gernikan 1888an (Euskal Erria, XIII eta XIX, 1888) ospatutakoak, Markinan 1883an (Euskal Erria, VIII eta IX tomoak, 1883) edota Iurretan 1891an (Euskal Erria, XXIV tomoa, bigarren seihilekoa, 1891) ospatutakoak.

26. Gipuzkoako egoera zehatzaz bestera, epealdi horretan ere Euskal Herri osoan ospatu zen beste euskal festa zenbait. Nabarmentzekoak dira: Donibane Lohitzunen 1897an ospatu “Fiestas de la Tradición Vasca”, Bilbon 1901ean eraturiko “Primeros Juegos Florales”, eta 1904an Donostian, Tolosan eta Ordizian burutu ziren “Gran Fiesta de la Tradición del País Vasco”. Festa hauek eskaintzen zuten testuingurua oso aproposa zen hitzaldietarako, bertan garaiko nagusi eta euskaltzaleek azaltzen zituztelarik beraien kezkak.

27. Nabarmentzekoa da, bereziki, euskarazko idatzien zabalkuntzan eman zen jauzia, Itz-jostaldi eta Euskal-Festen ospakizunak zenbait bideren bitartez ahalbideratu zuena: lehenik eta behin lehiaketarekin berarekin, aurkeztu lanetan hitz lauz zein neurtitzez idatziz eta gai askoren gaineko ekoizpena ugarituz; bigarrenik, saritutako lanak, eta kasu batzuetan aurkeztutako guztiak, urteroko memorietan, monografietan, orri solteetan eta, ondoren, Euskal Erria eta Euskalerriaren alde aldizkarietan eten barik argitaratzearen bitartez; hirugarren, ospakizunak zirela eta, euskaraz eginiko programa, kartel, zirkular eta abarren argitalpenaren bitartez, gehienetan bi hizkuntzetan azaldu baziren ere. Ekintza multzo guzti honek euskaraz idatzitako aleen banaketa eta idatzizkoaren produkzio tipo baten mantenua ahalbideratu zuen, litekeena izanik irakurlego iraunkor bat sortu izana horrela.

28. DIAZ NOCI, J. Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937). Euskal Kazetaritzaren sorrera eta garapena. Leioa: EHU, 1992. Ikus, baita: Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1995.

29. DÍAZ NOCI, J.op.cit. 1992. Korronte hauetako aldizkari zein bultzatzaileei buruzko informazio sakonagoa aurki dezakegu autoreak prentsa abertzale-jelkidearen sorreraz, kultur abertzale-jelkideez, zein R.M. Azkue eta Euskalerriakoen prentsaz eginiko ataletan.

30. Joera honen adibide ditugu Ibaizabal aldizkaria eta Jesus´en Biotza´ren Deya , bata zein bestea Gipuzkeraz eta Bizkaieraz idatziak. Are gehiago, lehenengoa nahiz Bizkaian sortua izan gehiago saldu eta irakurriko da Gipuzkoan Bizkaian baino (Bilbo hiriburua alde batera utzita).

31. Sorlekuko euskalkia erabiltzeak ez du esanahi, bestalde, hizkuntz eredu bateraturantz joko ez denik. Hor ditugu sabiniar ereduaren arau ortografikoak itsu-itsuan jarraituko dituzten aldizkariak, hala nola Gipuzkoarra (nahiz gipuzkeraz idatzia izan), Euzko-Deya, Euzkadi etab., edota Azkueren teoriak azaltzeko baliabide nagusi izan ziren Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak.

32. Elkartearen barnean hizkuntza eta irakaskuntza sailak sortu ziren, bertan Landeta, Elizalde, Belaustegigoitia etab. izan zirelarik, besteak beste, irakaskuntzan euskararen erabilera bultzatu zutenak.

33. Euskarari buruzko araubidea. Normativa sobre el euskera. Vitoria-Gasteiz. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública.1986 eta ondorengoak.

34. Normalizatze prozesu luzean onartutako araudi eta sinaturiko hitzarmenen artean aipatuko genituzke, besteak beste, Ikastolen Titularitate Publikorako Araudia (1980), Ikastolen Konfederazioaren sorrera (1988), eta Eskola Publikoaren Legea (1993).

35. TORRES, I.: Umeen Deia. Bilbao: Editorial Claret, 1971.

36. ANASAGASTI, P. “Kili-kili un personaje, un símbolo: una cátedra de vascuence a domicilio”. Revista Aranzazu, 1971, II.bol. OLAZABAL, K. “Kili-kili. J.A. Retolaza mintzo.” Zeruko Argia, 1974, 592-93 zb.

37. Euskalduntze eta alfabetatze mugimenduaren hasierako urteetan euskara ikasteko metodoek bilakaera bizia izan zuten bai materialki bai metodologikoki. Hor ditugu, adibidez: F. Mendizabalen Euskaldunentzat gramatika euskeraz (1969), Fermin Iralagoitiaren Euskeraz Egin (1973), Iñaki Goikoetxearen Nora zoaz? Método intuitivo y ameno para aprender euskera. Euskera ikasteko bide ona eta polita (1976), J.L. Goikoetxea eta X. Zubizarretaren Alfabetatzen (1975), Euskaltzaindiaren Hitz egin! eta abar.

38. Garai hauetako liburugintzaren nondik norakoak ikusteko oinarrizko iturria da: TORREALDAI, J.M. XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1900-1992). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1993.

39. Euskalduntze-Alfabetatzeak sorturiko beharrei erantzun nahi zitzaien bezala, aurrerantzean ere honekin batera ikastoletatik sorturiko gero eta ikasle gehiagoren eskaerak hartu zuen bereziki argitaletxeen arreta.

40. Argitaletxeen munduan hiru fenomeno aipatuko genituzke garaiko ezaugarri gisa: aurretik sorturiko argitaletxeak sendotu eta argitaletxe ugari sortu zen, erakunde publikoek finantzaturiko liburugintza nabarmena izan zen, eta Euskal Herritik kanpoko argitaletxeak euskal merkatuan sartzen hasi ziren.

41. Euskera, Bulletin du Musèe Basque, Munibe, Fontes Linguae Vasconum, Zeruko Argia, Herria, Anaitasuna, Príncipe de Viana, Goiz Argi, Jakin, Karmel, Egan, Olerti, Redención, Aranzazu, Othoizlari, Jaunaren Deia, etab.

42. Elhuyar 1974, Agur 1970, Hitz 1974, Punto y Hora de Euskal Herria 1976, Garaia 1976, Berriak 1976, Zabal 1973, Zehatz 1977, Gaiak 1976, Ustela 1975, Iratzar 1976 etab.

43. Batzuk aipatzearren: Susa (1980), Xaguxarra (1980-81), Idatz&Mintz (1981), Maiatz (1982), Kandela (1983-84), Pamiela (1983), Korrok (1984), Ttu-Ttua (1984-85), Txistu y Tamboliñ (1984-86), Bat (1990), Larrun (1985), Antzerti (1982), Hegats (1989), Hemen (1986), Aburu (1982) eta abar luze bat.

44. 15.000 aletik gora izan ziren banatuak bere lehenengo urtean, Egunkariaren lehen urtebetetze-egunean aldiz 40.000 ale. 2003an Espainiako Gobernuak bere itxiera ezarri ondoren Berria egunkaria sortu zen.

Aurkezpena | 1 >> 2 >> 3 >> 4.