Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aurkezpena

Autonomoen goiburu irudia

Jarduera profesional edo ekonomikoren bat burutzen duten langile autonomo (leiho berri batean irekitzen da)en % 90 baino gehiagok, enpresa-esparru juridikorik gabe burutzen dute euren lana; soldatapeko langilerik ez dute izaten edo, izatekotan, bat edo bi bakarrik.

Langile autonomo gehienak ugaltze-adinean dauden pertsonak dira, familia-erantzukizunak dituztenak, edo familia propioa osatzeko bidean daudenak. Langile autonomoen elkarteek horregatik azpimarratu dute hainbeste euren lana eta familia bateragarri egiteko dagokien eskubidea.

Langile autonomoek, batez beste, besteren kontura diharduten langileek baino 6 ordu gehiago ematen dute lanean, astero; eta normalean, eragozpen handiagoak izaten dituzte euren bizitza pertsonala eta familia uztartzeko. Izan ere, enpresaren jabeak eta, ia-ia gehienetan, enpresa horretan enplegatutako pertsona bakarrak direnez, oso zaila egiten zaie lanari eskaintzen dioten denbora mugatzea; izan ere, beti izaten baita konpondu beharreko gai bat, egin beharreko dei bat, .... edota, euren bizibide bakarra lana dutenez, baliabide propioak arriskatu egin behar dituzte, eta horrek, lana une batez ahazteko eta familiari edota beren buruari denbora emateko aukera eragozten dio kolektibo horri.

Alabaina, bizitzaren denbora-banaketan gertatzen den desoreka horrek, pertsona autonomoen bizitza pertsonal eta profesionaleko alderdi askotan eragingo du epe luzera. Horregatik, lan-orduak eta atseden-orduak ezartzea komeni da, lan-jardunaldi luzeek gehiegizko nekea eta desilusioa ekar baitezakete, eta bakoitzaren jarduera moteldu eta lan-estresa areagotu, horrek guztiak osasunean eragiten dituen ondorioekin.

Duela gutxi arte, autonomoen kolektiboak eskubide gutxiago zituen, batez ere amatasun eta aitatasun gaietan, hala nola opor, erretiro edota gaixotasunaren ondoriozko baja gaietan. Langile Autonomoaren Estatutuak, diferentzia horiek ezabatzea eta pertsona autonomoak besteren konturako langileen mailan ezartzea du helburu; eta horretarako, besteak beste, jarduera profesionala euren bizitza pertsonalarekin eta familiarekin uztartzeko dagokien eskubidea baiestea.

Autonomoen kolektiboak, halaber, lana eta familia bateragarri egitearen hainbat eta hainbat onura balia ditzake, bai langile moduan dagozkien onurak, bai eta enplegatzaile izateko aukerak emango dizkien onurak ere; izan ere, lan-denborak arrazionalizatzera eta hobeto baliatzera bideratutako uztartze-neurriak martxan jartzeak, bizi-kalitatea hobetzeko aukera emango die batetik; eta bestetik, euren negozioen emaitzak hobetzeko bidea zabalduko die.

Informazio gehiagorako Lan Autonomoaren Estatutoa (leiho berri batean irekitzen da)ren, 4. artikuluaren 3. puntuko g) eta h) atalak kontsultatu daitezke.