Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Eginkizunak bateratzeko neurriak

Imagen de trabajadores

Orain dala gutxi arte, langile autonomoek beraien lan eskubideekiko baldintza okerragoak izaten zituzten, batez ere amatasun edo aitatasun baimenak, oporrak izateko eskubidea, jubilazioa edota gaixotasunagatiko baja hartzeko eskubideen inguru bezelako gaietan. Langile Autonomaren Estatutoa ezberdintasun hauekin bukatu nahi du eta besteen kontura lana egiten duten langileen mailara kokatu, eta beste hanbat eskubideen artean, bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa kontziliatzeko eskubidea zehaztuz.  

Aitzindaria izan zen 3/2007 Lege Organikoa legeria garatzeko, baina urte hauetan lortutako emaitzak espero ziren baino txikiagoak izan dira eta, honenbestez, ez dute eragin handirik izan. Egoera hori aldarazteko sartu zen indarrean, 2019ko martxoaren 8an, martxoaren 1eko  6/209 Errege Dekretua, enpleguari eta lanbideari dagokienez emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzkoa. Legea irakurtzeko, egin klik hemen.

 

Argiak dira errege-dekretu horren helburuak: egiazki ezabatzea soldata-arrakala, eta bermatzea kontziliazioa eta erantzukidetasuna baliatzeko langileen eskubidea. Dekretu hori indarrean sartuta, aldatu egiten dira zenbait xedapen, zeinak sakon jorratuko baititugu jarraian, eta kontuan hartu beharreko zenbait kontzeptu berri iristen.

6/2009 Errege Dekretua indarrean sartu arte erabiltzen zen kontzeptua 

Indarrean dagoen kontzeptua

Amatasun eta aitatasun baimena Jaiotza baimena
Edoskitze-baimena Bularreko semea edo alaba zaintzeko baimena

Lan-kontratua etetea – Jaiotza-baimena

DESKRIBAPENA

Familia-eredu guztiak aintzat hartzearren, erreforma berriak zehaztu egiten du jaiotza-baimena, zeinak aurreko baimenak ere (amatasunekoa eta aitatasunekoa) jasotzen baititu. Honenbestez, 16 asteko baimena izango dute guraso biek. Progresiboki ezarriko da parekatze hori. Ama biologikoa ez den gurasoari 2019tik 2021era bitartean egingo zaio parekatzea, progresiboki:


Urtea

Baimenaren iraupena (lehen aitatasun-baimena)

Jaiotzaren ondoren nahitaez hartu beharreko aste-kopurua

2019 – 19/04/01etik

8 aste

2 aste

2020

12 aste

4 aste

2021

16 aste

6 aste

Betekizun hau ezartzen da: bi aldeek hartu behar dituzte erditze ondorengo sei asteak, etenik gabe eta lanaldi osoz. Ama biologikoari dagokionez, haren osasuna babestea da parekatze horren justifikazioa; beste aldeari dagokionez, berriz, zaintza-eginkizunak betetzea.

 

Sei aste horien ondoren, nahierara bana daitezke gainerako hamarrak, asteka, elkarren segidan edo tartean etenak direla, semeak edo alabak hamabi hilabete bete arte, lanaldi osoko edo partzialeko erregimenean, aldez aurretik enpresarekin adostuta. Enpresari hamabost egun lehenago, gutxienez, jakinarazi behar zaio nola banatuko den eskubide horri dagozkion egunak.

 

Adopzio-, adopzioa xede duen zaintza- eta harrera-kasuetan, etenik gabeko 16 astekoa da iraupena adopzioa, zaintza edo harrera egiten duen alde bakoitzarentzat, eta lehenbiziko sei asteak ebazpen judizialaren edo erabaki administratiboaren dataren ondoren hartu behar dira; gainerako hamarrak, berriz, hurrengo hamabi hilabeteetan, elkarren segidan edo tartean etenak direla, asteka. Jaiotza-baimenaren ezarpen progresiboa ere horrela egin behar da.

 

Erditze goiztiarretan eta adingabeak ospitalean zazpi egun baino gehiago eman behar dituen kasuetan, jaioberriak ospitalean ematen duen egun-kopuruak adina iraungo du etenaldiak (gehienez ere 13 aste).

 

Bi aste gehiago iraungo du kontratuen etenaldiak kasu hauetan: semearen edo alabaren desgaitasuna jaiotzean, adopzioan hartzean, adopzioa xede duen harreran edo lehenbizikoa ez den seme edo alaba bakoitzaren harrera anizkuna.

 

HELBURUA

Ama edota aita izan diren pertsonak bere behar familiarrak eta laboralak kudeatzeko denbora gehiago izan dezaten ahalbideratzen du.

BETEBEHARRAK

  • Kontratua etenda duen bitartean langileak Gizarte Segurantzatik jasoko duen prestazio ekonomikoa oinarri arautzailearen % 100aren baliokide izango da. Hauek dira baldintzak:

    • Amagaiak 21 urte baino gutxiago baditu, administrazioak ez du eskatzen aldez aurreko kotizazio-eperik.
    • Hogeita bat eta 26 urte bitarte baditu, gutxienez 90 egun kotizatuak izan behar ditu erditze-dataren aurreko zazpi urteetan, edo 180 egun lan-bizitza osoan.
    • Hogeita sei urtetik gorakoa bada, Gizarte Segurantzara gutxienez 180 egun kotizatuak izan behar ditu erditze-dataren aurreko zazpi urteetan, edo 360 egun lan-bizitza osoan.

Kotizazioak ordaintzeko ardura duten emakumezko langileen kasuan, prestazioa aitortzeko eta ordaintzeko ezinbestekoa izango da Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota guztiak ordainduta izatea.

Amak ez baldin badauka laguntza jasotzeko eskubiderik, ez dagoelako RETAn sartuta, ezta gizarte aurreikuspen mutualitate alternatibo batean ere, beste gurasoak subsidioa jaso ahal izango du, betiere, eskatutako baldintzak betetzen baldin baditu eta amari egokituko litzaiokeen epean atsedenaldia hartzen badu. Prestazio ekonomikoa subsidio bat izaten da, eta haren eguneko zenbatekoa uneoro indarrean den IPREMaren % 100 izango da (2018rako 17,93 euro egunekoa izanda).  

Langile emakumezkoarentzako prestazioak 42 egun natural iraungo du, erditutakoan kontatzen hasita.

ONURADUNAK

  • Onuradunak norbere edota besteren konturako emakumezko langileak izango dira, baldin eta erditzean amatasun prestazioak jaso ahal izateko eskakizun guztiak betetzen badituzte, eskatutako kotizazio aldia izan ezik.
  • Amatasunagatiko subsidioaren onuraduna dena izango da onuradun kasu honetan ere, betiere, sei asteko atsedenaldia hartzen badu, erditze, adopzio edo abegi anitza gertatzen denetik.

ATSEDEN DENBORAREN LABURPENA Langileen Estatutuaren arabera

Laburpena 

Aurkezteko epea:

Dokumentazioa eta eskaera Gizarte Segurantzako bulegoetan edota norberaren mutuaren bidez aurkeztuko da: 

  • Jaiotze egunetik hurrengo 15 egunetako epean, edo adopzio edota harreraren ebazpen administratibo edota judizialaren egunetik.
  • Atsedenaldia jaiotze eguna baino lehenago izanez gero, eskatzeko epea atsedenaldiaren hasiera egunetik hasiko litzateke.   

Pertsona honen atsedeanldiaren ordezkapena egiteko beste pertsona bat kontratatuz gero egindako kontratu berria bonifikatu daiteke (beti ere kontratatzen dan pertsona langabezia egoeran baldin badago). Kasu honetan pertsona autonomoaren kuota ere bonifikatu daiteke. 

INFORMAZIO GEHIAGO

Eskaera eredua eta aurkeztu behar dan dokumentazioaren azalpena. Eskaera orria (leiho berri batean irekitzen da).

- Adopzio edota harrera kasuetarako eskaera orria.

Aurkeztu behar den bestelako dokumentazioa:

- Jarduera egoeraren deklarazioa- Langile autonomoa

Aldi baterako ezintasuna eta haurdunaldia bitarteko arriskua

DESKRIBAPENA

Babestutako egoeratzat hartzen da haurdun dagoen langilea dagoena laneko kontratuaren etenaldian, baldin eta langileak lanpostuz aldatu beharreko kasuetan, aldaketa hori egin ezin denean, ez teknikoki ez objektiboki, eta ezin denean eskatu justifikatutako arrazoiak direla-eta. Eta horrela ziurtatu behar dute Gizarte Segurantzako zerbitzu medikoek edota langileari dagokion laneko istripu eta gaixotasun profesionalen Mutuak.

ONURADUNAK

Egoera horretan aurkitzen diren emakume langile autonomak, beti ere betetzen badute bete behar diren baldintza guztiak prestazioa eskatzeko garaian. 

BALDINTZAK ETA PRESTAZIOA

Laguntza ekonomikoa dagokion oinarri arautzailearen % 100eko subsidio batean datza:

  • Oinarri arautzailea lanbide-gertakizunek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko (ABE) prestaziorako  ezarrita dagoenaren baliokidea izango da , kontratuaren etendura hasten den eguna erreferentziatzat hartuta.
  • Dagokion erregimenak lanbide-gertakizunen estaldura bere gain hartzen ez duenean, oinarri arautzailea gertakizun arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestaziorako ezarrita dagoenaren baliokidea izango da.

TRAMITAZIOA

Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena langile autonomoak kontingentzia profesionalen estaldura hitzartuta duen Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari dagokio.

Ondoren, txosten hori aurkeztu beharko du langileak, non garatzen duen jardueraren eta lanpostuaren baldintzen berri emango duen, eta haurdunaldia bitartean arriskua dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria aurkezuko du dagokion Erakunde kudeatzailaren aurrean. Ondorengo dokumentazioa aukeztu behar da:

  • Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboaren mediku-txostena
  • Emakumezko langileak egiten dituen lan eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, kategoria eta arrisku bereziaren deklarazioa.Bere egoerarekin bateragarria den lanposturik ez izatearen deklarazioa.

Emakumezko langileak Kooperatiba sozietateak edo lan sozietateetan lan eginez gero, sozietatearen kudeatzaileak edo administratzaileak luzatuko du aitorpena.

Etxeko langileen Sistema bereziko langileak direnean, etxeko arduradunak luzatuko du aitorpena.

  • Erakunde kudeatzaileak edo lankideak aintzat hartzen badu ez dagoela arrisku egoearik haurdunaldian zehar, eskatutako medikuaren ziurtagiria ukatuko du, eta langileari jakinaraziko dio ez dagokiola prestazi hori lortzera bideraturiko prozedura hasterik.
  • Arriskua ziurtatu denean, subsidioa jasotzeko, langileak bere eskaera aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza probintzial eskudunean edo dagokion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean, behar diren dokumentuekin batera.
  • Dagokion Erakunde kudeatzaileko probintziako Zuzendari  eskudunak  emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.

Prozesuan zehar aurkeztu beharreko dokumentazioa 

  • Arriskuaren izateari buruzko zurtagiri medikua 
  • Emakumezko langileak egiten dituen lan eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, kategoria eta arrisku berezia.
  • Prestazioaren eskaera orria
  • Jardueraren egoeraren aitorpena
  • Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria.
  • Bestelako dokumentazioa: eskaera orrian hainbat egoeretan aurkeztu behar diren dokumentuak azaltzen dira. 

Aukezteko epea:

  • Gizarte Segurantzako onarpen datatik  15 eguneko epean .
  • Haurdunaldia bitarteko arrisku egoeraren deklarazioa 6 hilanbetetako iraunaldia izango du. Egoeraren arabera, 6 hilabeteak pasatu ondoren, emakume langileak tramitazioa berriro egiteko eskaera jaso dezake.

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago hemen

JUSTIFIKAZIOA

Langile Autonomoaren Estatutuaren  30.1 artikularen arabera, Kontratazioari loturiko bizitza profesional eta familiarra bateragarri izatea (12 urtetik beherakoen, mendekotasunen bat duen edo desgaitasun larriren bat duen pertsona baten zaintza) bonifikazioa onartzen da. 

BONIFIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Norbere konturako langileek edo langile autonomoek eskubidea izango dute, hamabi hilabetera arteko epean, autonomoen kuotaren ehuneko 100eko hobaria jasotzeko gertakizun arruntengatik.

BETEBEHARREKO BALDINTZAK

  • Beren kargura dituzten 12 urtetik beherako adingabeak zaintzea.
  • Bere kargura mendekotasun-egoeran dagoen senide bat izatea (odol-ahaidetasunekoa edo ezkontza ahaidetasuneko bigarren mailara artekoa, hura barne), mendekotasuna behar bezala egiaztatuz.
  • Bere kargura garuneko paralisia, gaixotasun mentala edota %33ko edo hortik gorako ezgaitasun intelektuala edo %65eko edo hortik gorako ezgaitasun fisikoa edo sentsoriala duen senide bat izatea (odol-ahaidetasunekoa edo ezkontza ahaidetasuneko bigarren mailara artekoa, hura barne), desgaitasun hori behar bezala egiaztatzen bada eta senide horrek ordainduriko jarduerarik betetzen ez badu.

ESKAKIZUNAK ETA BETEBEHARRAK

  • Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta egina izatea.
  • Langile bat kontratatzea, lanaldi osorako nahiz partzialerako, eta kontratu hori hobariak dirauen bitartean mantentzea. Edonola ere, kontratua gutxienez hiru hilabetekoa izan beharko da, hobaria jasotzen hasten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Lanaldi partzialeko kontratua gutxienez pareko langile baten lanaldi osoaren %50ekoa izan beharko da.
  • Hobaria jasotzen hasten den egunean eta egun horren aurreko hamabi hilabeteetan soldatapeko langilerik ez izatea. Salbuespena izango da langilea bitarteko kontratu bidez kontratatu denean, langile autonomoak amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik, haur bat harreran hartzeagatik edo haurdunaldian zein edoskitzean arriskua egoteagatik baja hartu eta hura ordeztu behar denean.
  • Edonola ere, hobaria jasotzen duen langile autonomoak Gizarte Segurantzako alta mantendu beharko du hobaria jasotzeko eskubidea bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan.
  • Arestian aipatutakoa bete ezean, langile autonomoak jasotako hobaria osorik itzuli beharko du.

PIZGARRIAK

  • Autonomoen kuotaren ehuneko 100eko hobaria jasotzeko eskubidea gertakizun arruntengatik. Hura kalkulatzeko, langile autonomoak aurreko hamabi hilabeteetan izandako oinarrien batez bestekoa kalkulatuko da, eta horri Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian une bakoitzean ezarritako indarreko gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuko zaio. Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian langileak egindako altak 12 hilabete baino gutxiago iraun badu, batez besteko kotizazio-tasa alta egin zen egunetik aurrera kalkulatuko da.
  • Kontratazioa lanaldi partzialerako bada, hobaria %50ekoa izango da.
  • Hobaria jasotzen dutenek, behin jaso ahal izango dute hura sorrarazten duen pertsona eragile bakoitzeko (bere kargu duen 7 urtetik beherako adingabea edo mendeko senidea).
  • Hobari hori bateragarria izango da besteren konturako kontrataziorako pizgarriekin, indarreko legediaren arabera.

BESTELAKO EZAUGARRIAK

  • Lan-harremana bukatzen denean, 3 hilabeteko epe horren barruan ere, langile autonomoak hobaria jaso ahal izango du 30 eguneko epean besteren konturako beste langile bat kontratatzen badu.
  • Hobaria ez da itzuliko lan-harremanaren bukaera arrazoi objektiboengatik edo diziplinazko iraizpen bidez gertatzen bada, horietako bat bidezkoa dela onesten denean; ezta lan-harremana honako arrazoi hauetako batengatik gertatzen denean ere: langilearen dimisioa, heriotza, erretiroa, ezintasun iraunkor osoa edo absolutua edo baliaezintasun handia, edota probaldian hala ebazten denean. Itzuli behar denean, aurreko paragrafoetan deskribatutako kasuez bestelako egoeran bukatu den kontratuagatik jasotako hobariari dagokion zatia bakarrik itzuli beharko da.
  • Hobaria jasotzeko eskubidea sorrarazi zuen adingabeak hobaria jasotzen den bitartean 7 urte betetzen baditu, hobaria jasotzeari jarraituko zaio, gehienez hamabi hilabetez, baldin eta beste baldintzak betetzen badira.

Azken aldaketako data: