Convocatoria de proyectos Ciudadanía Eurorregional 2021

[awsdw472347247]

Descripción


Objeto

 

Oinarrizko informazioa, deialdiaren izena

2021ko “Euroeskualdearen hiritartasuna” proiektu deialdiaren irekiera

 

Deskribapena

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak “Euroeskualdeko hiritartasuna”-ri buruzko mugaz-gaindiko proiektu-deialdia ireki du.

Proiektu-deialdia aurkezteko, web-mintegi bat antolatuko dugu 2021ko martxoaren 31an, 11etan. Denei idekia da eta izen ematea esteka honen bidez egin daiteke.

 

Informazio gehiagorentzat, Marie Heguy-Urain proiektu-deialdiaren kudeatzailearekin harremanetan eman, mailez (marie.heguy-urain@euroregion-naen.eu) edo telefonoz (+33 6 23 15 95 95).

 

Helburuak

Kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna gaiei buruzko proiektuak eta aktoreak sustengatzea ahalbidetzen duen proiektu deialdiak hobeki ezagutu elkarlana garatzeko” esaldia du ildo nagusitzat.

Zein arlo jorratuko ditu?

Kultura

Hezkuntza

Gazteria

Kirola

Eleaniztasuna

 

Nori zuzendua dago?

Elkarte, erakunde, udaletxe, enpresa, norbere konturako langileak, etab. Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

 

Proposamenak aurkezteko azken eguna:

Noiz eta nola aurkeztu daiteke proiektu bat?

Proiektuak martxoaren 22tik apirilaren 30era aurkez daitezke, modu digitalean eta Euroeskualdearen webgunearen bitartez soilik :

https://www.euroregion-naen.eu/eu/proiektuak/euroeskualdeko-hiritartasuna-proiektuen-deialdia/proiektua-aurkeztu/

Zenbatekoa:

Hiru lurraldeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek 500. 000 euroko aurrekontua dauka. Informazio gisa, 2020ko proiektu deialdiak 19 proiektu lagundu zituen.

 

Zein da proiektu bakoitzeko gehienezko diru-laguntza?

Euroeskualdeak eskainiko duen diru-laguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da, eta 30.000 € gehienez. Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.

Deialdiari buruzko informazioa jasotzeko webgunea

https://www.euroregion-naen.eu/eu/proiektuak/euroeskualdeko-hiritartasuna-proiektuen-deialdia/proiektua-aurkeztu/

Dotación presupuestaria

500000

Información de contacto


Código

3582352585

Resolución y recursos


Otros trámites