Hezkuntzan berariaz sendotzeko proiektuak (HBSP)
Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak (HBSP) hezkuntzaren arloko ekintzak dira, gizarte- edo kultura-egoera zaurgarrian dauden edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen eta/edo bigarren mailako ikasleei zuzenduak.
Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritzak urtero planifikatuko ditu ikastetxe bakoitzak HBSPei buruz dituen baliabideak. Baliabide hori zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: honako hauek hartuko dira kontuan: Hezkuntza Konplexutasunaren Indizea (HKI), ikastetxean zenbat ikasleri eskaintzen zaien neurri hori gaur egun, eta proiektua zenbateraino egokitzen den HBSPen ezaugarri, xede eta helburuetara.
Irizpide horiek funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietan aplikatuko dira.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Zuzendaritzak urtero proposamena ikastetxe publikoei Lanpostuen Zerrendaren (LPZ) bidez jakinaraziko die eta itunpeko ikastetxeei ituntzeko ofiziozko proposamenaren bidez.