ETT (Aldi baterako lanerako enpresak)
Arautegia
Aldi baterako lan-enpresak arautzen dituen 14/1994 legea, ekainaren 1ekoa
4. artikulua. Erregistroa
- Lege honen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio-baimena ematen duen lan-agintaritzak Aldi Baterako Enpresen Erregistroa egingo du. Erregistro horretan baimendutako enpresak inskribatuko dira, eta enpresaren identifikazioari buruzko datuak jasoko dira, hala nola, zuzendaritza-karguak betetzen dituztenen izenak, edo elkartearen era juridikoa duten enpresen administrazio-organoen kide direnena, elkartearen helbidea, jarduteko lanbide-eremua, eta geografia-eremua, administrazio-baimenaren zenbakia, eta baimenaren indarraldia. Era berean, Lege honetan aurreikusitakoaren arabera, lan-agintaritzak erabakitzen dituen jardueren etetea inskribatuko da, bai eta aldi baterako enpresa izatea uztea ere.
- Lurralde-eremu ezberdinetako Aldi Baterako Lan-Enpresen Erregistroen artean izan beharko liratekeen harremanak zehaztuko dira arauen bidez.
- Aldi baterako lan-enpresak mota horretako enpresa dela, administrazio-baimenaren zenbakia eta baimena eman duen agintaritza zein den adierazi beharko ditu egiten dituen iragarkietan eta lan-eskaintzetan.
417/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, aldi baterako laneko enpresen erregelamendua onartzen duena.
12 artikulua Aldi baterako laneko enpresen erregistroa
- Ekainaren 1eko 14/1994 Legearen 4. artikuluak xedatzen duenaren arabera, aldi baterako laneko enpresei baimen administratiboak emateko eskumenak dauzkan lan-agintaritza bakoitzak Aldi Baterako Laneko Enpresen Erregistro bana eraman beharko du. Erregistroa bitarteko elektronikoen bidez ibiliko da, eta publikoa izango da.
- Aldi Baterako Laneko Enpresen Erregistroak, publikoak eta elektronikoak izanagatik ere, ez dira erregistro elektroniko izaerakoak, herritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki eskuratzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak ezartzen duenaren arabera.
13 artikulua Erregistro-idazpenak
- Aldi baterako lanerako enpresak erregistroak inskribatzeko, bide elektronikoak erabili beharko dira, ofizioz, eskumena daukan lan-agintaritzaren bidez, baimen administratiboa ematearekin batera. Erregistroan, honako datu hauek adierazi behar dira:
- Aldi baterako lanerako enpresaren identifikazio guztia.
- Enpresaburu indibidualaren edo pertsona juridikoaren identifikazioa, bai eta zuzendaritzako karguena edo zuzendaritzako administrazio-organoetako kideena, eta baimen administratiboaren zenbakia.
- Enpresaren egoitza soziala eta lantokien helbidea.
- Finantzen garantia. Azaldu behar da zenbatekoa den eta nola taxutu den.
- Inskribatzeko egintzan baimen administratiboaren zenbakia sortuko da, Errege Dekretu hau garatzeko xedapenek ezarritakoaren aginduz.
- 17.2 artikuluaren a) eta b) artikuluek aipatzen dituzten aldaketak komunikatu behar direnean, laneko agintaritzak horri dagokion erregistro-idazpena egingo du. Horretarako, enpresak Merkataritza Erregistroan edo Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dagoela adierazten duen agiriaren kopia aurkeztu beharko du, edo, bestela, lan-arloko agintariari baimena eman beharko dio Merkataritza Erregistrora edo Kooperatiben Erregistrora jotzeko, agiri horren bila.
- Horrez gain, finantza-garantien kopurua edo garantia gauzatzeko modua aldatu egiten badira, horiek ere erregistroan adierazi beharko dira, bai eta lantokiak ireki edo ixten badira, eta aldi baterako lanerako enpresaren jarduna amaitzen bada.
- Baldin Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko edo dena delako autonomia-erkidegoko organoren batek erabaki badu aldi baterako lanerako enpresaren baten jarduna etetea (Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 41.3 artikulua aintzat hartua), arau-hauste oso larriak (aipatutako testu bategin horretan hala tipifikatuta daudenak) behin eta berriz egiteagatik, horren berri eman beharko dio eskumena daukan lan-arloko agintaritzari, eta etetea agindu duen ebazpena helaraziko dio, horri dagokion erregistro-adierazpena egina dezan.
Euskadiko Elkargoak baimendutako Entitateak (PDF, 160 KB)
Lan eta Inmigrazio Ministeritzak baimendutako entitateak
Azken aldaketako data: