Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Segurtasun sailak bat egin du Euskararen Egunarekin

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak bat egin du Euskararen Eguneko ospakizunekin eta Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian ekitaldi bana egin ditu.

Erandioko egoitza nagusian egin den ekitaldian Ertzaintzaren barruan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak aztertu dira eta bertaratu direnek lekukotza desberdinak entzuteko aukera ere izan dute.

Arkautin, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, 300 lagunek mosaiko erraldoi bat osotu dute. Euskararen “E” hizkia irudikatu dute Akademiako ikasle, irakasle eta langileek.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)