Ostegunean martxoak 27an izango da eta arratsaldeko 18:30ean. Liburuaren Eguna ospatzen dugula eta gonbidatu dugu liburutegira.
Euskarazko irakurketa klubaren baitan izango da. Oraingoan Mari Luz Esteban egilearen "Haragizko erreformak" eleberria irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo da idazlea bertan dela.
Legazpiko liburutegian 7. urtez jarraian abian dela euskarazko irakurle taldea. Miriam Luki kazetari eta idazleak egiten ditu gidari lanak.
Osteguneko saiora, euskaraz irakurtzen duen legazpiar oro gonbidatu nahi dugu, baita irakurtzen hasteko intentziotan dabilena ere. Bide batez, irakurle taldeak nola funtzionatzen duen ikus daiteke.
"Haragizko erreformak" 2023an argitaratu zuen Pamielak eta Basaurin bizi den irakasle eta antropologoak, Mari Luz Estebanek, poema-bildumatan egin ei duen lez, harreman-sareetan arakatu du, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz.