Idioma

Hezkuntza eta kultura. Jardunbide egokien inspirazioa

Hezkuntzaren zein kulturaren ikuspegitik, kontuan izan beharreko onura batzuk dakartza bi esparruen arteko harremanak.

Hezkuntzaren eta kulturaren artean dagoen lotura ibilbide luzeko eztabaidagaia da, eta aplikazio-proiektu ukigarrietan gauzatu da azken urteetan. Egun, ikus daitekeenez, hasierako jarrera teorikoek bide eman dute lotura horretatik eratorritako aukerak arakatzen dituzten proposamen espezifikoak eta proiektuak zehazteko.

Gaur egun, nazioartean nolabaiteko adostasuna dago kultura eta hezkuntza erlazionatzen dituzten jardueren ondoriozko onurei buruz, eta, horregatik, duela hamarkada batzuetatik hona, UNESCO gisako nazioarteko erakundeak lanean ari dira orientazio-ildo hori bultzatzeko eta indartzeko. Errealitate horretatik abiatuta, lehen blokean nazioarteko eztabaida teorikoa berrikusten da, eta aztertzen da paradigma-aldaketak zer aukera dakarren kultura-hezkuntzaren presentzia handitzeko hezkuntza sisteman.

Bigarren blokean, kulturaren eta hezkuntzaren arteko lotura sakonago aztertzen da, eta hezkuntzaren, kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen arloetako onurak arakatzen dira. Azkenik, hirugarren blokean, kulturari eta hezkuntzari atxikitako egungo joeretan eta jardunbide egokietan sakontzen da.