Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko portuko babes-dikea sendotzeko behin betiko proiektua aurkeztu du

Argitalpen-data: 


      Mutriku_bilera.jpeg
  • Proiektua gaur arratsaldean aurkeztuko zaie mutrikuarrei, topaketa publiko batean

Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko portuko babes-dikea sendotzeko behin betiko proiektua aurkeztu du gaur Portu Kontseiluaren aurrean. Obrak segurtasuna eta kostaldearen erresilientzia indartzeko aukera emango du herri honetan.

Goizean, Portu Kontseiluko kideek lanaren xehetasunak ezagutu dituzte. Arratsaldean, berriz, herritarrek izango dute proiektuaren berri izateko aukera topaketa ireki batean. Bertan azalpenak emango dira eta suertatzen diren zalantzak argituko dira. Helburua proiektu giltzarri honen inguruko prozesu gardena eta parte-hartzailea bermatzea da, bai portuaren etorkizunerako bai herriaren beraren onerako.

10.750.000 euroko aurrekontuarekin, proiektuak dikea egungo muturreraino egokitzea; mutur hori desmuntatzea eta luzapena baten bidez egitura amaitzea aurreikusten du, Mutrikuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioan jasota geratu zen bezala, duela bi hamarkada aurreikusitako luzera murriztuz.

“Obra honek Mutrikuko herritarren ongizatean egindako inbertsio zuzena dakar. Proiektu honekin herriaren eskaera historiko bati erantzuna ematen zaio, eta seguruagoa, irisgarriagoa eta itsasoz gozatzeko espazio berriak izango dituen ingurunea sortzen dugu”, adierazi du Amaia Barredo sailburuak, azpimarratuz lan honek aukera emango duela EAEko dikeak sendotu eta egokitzeko epe laburreko interbentzio nagusiak osatzeko.

Duela hogei urte hasi ziren obrak, kanpo-dikea eraikiz, baina egungo testuingurua eta beharrak ezberdinak dira. Oraingo esku-hartzeak klima-aldaketarekin lotutako olatuen eraginaren aurrean azpiegituraren egonkortasuna bermatzea; itsas sarrera hobetzea eta kirol-kaiko uheraldi-maila murriztea, jarduera portuari baldintza seguruagoak emanez, bermatuko du.

Proiektuak, era berean, obraren eremua zolatzeko lanak, dike-sarrerako bidean argiteria eta drainatzea instalatzea, eta azpiegiturak babestutako aisialdi-eremu berri bat sortzea jasotzen ditu, itsasoz gozatzeko eta ur-jarduerak egiteko pentsatua.

Lana honekin, Eusko Jaurlaritzak aurrerapauso bat ematen du 2014 eta 2016ko denboraleen ondoren ezarritako helburu estrategikoetako batean: azken urteetan erregistratu den olatuen inpaktu-energia ezohikoari aurre egiteko portu-azpiegiturak indartzea.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)