Segurtasun Saila

Konpartitu

CERA-AEHEn inskribatuta dauden ia 83.000 pertsonak hasi dira Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan bozkatzeko dokumentazioa eta boto-paperak jasotzen

Argitalpen-data: 

  • Atzerrian bizi diren eta CERA-AEHEn inskribatuta dauden pertsonek etxean jasoko dituzte bozkatzeko dokumentazioa eta boto-paperak, eskatu beharrik izan gabe
  • Botoa aukeratzen dutenean, posta ziurtatu bidez bidali beharko dute Kontsuletxera apirilaren 16ra arte, edo Kontsuletxeko hautetsontzian sartu apirilaren 13tik 18ra bitartean

Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren eta apirilaren 21eko hauteskunde hauetan botoa emateko eskubidea duten euskal herritarren errolda, CERA-AEHE deiturikoa, 82.882 pertsonak osatzen dute. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde batzuetan lehenengo aldiz, eta LOREG lege organikoaren 75. artikulua aldatu (boto erregutua indargabetu) izanaren ondorioz, pertsona horiek etxean jasoko dituzte bozkatzeko dokumentazioa eta boto-paperak, eskatu beharrik izan gabe.  

Bi txandatan egingo da:

  • Martxoaren 16tik 22ra bitartean posta ziurtatu bidez jasoko dute bozkatzeko behar duten dokumentazioa, boto-paperak izan ezik.
  • Martxoaren 27tik 31ra bitartean, posta arrunt bidez jasoko dituzte hautagai-zerrenda guztien boto-paperak. Boto-paper horiek Eusko Jaurlaritzaren eus webgunetik ere jaitsi ahal izango dituzte, edo Kontsuletxean bertan jaso.

Botoa aukeratu ondoren, dagokion Kontsuletxera bidali ahal izango dute posta ziurtatu bidez apirilaren 16ra arte, edo Kontsuletxeko hautetsontzian sartu apirilaren 13tik 18ra bitartean.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)