Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Basque Culinary Centerrek XII. Eusko Label Lehiaketa ospatu du

Argitalpen-data: 


      1716987883938.jpg

Basque Culinary Centerrek eta HAZIk antolatutako XII. Eusko Label Lehiaketa ospatu da gaur arratsaldean. Bertan, BCCko lehen mailako ikasleek, zortzi taldetan banatuta, Eusko Label zigiluarekin ziurtatutako produktuekin egindako lau pintxotan oinarritutako menua prestatu behar izan dute zuzenean.

Lehiaketa honen bidez, ikasle gazteak, euskal gastronomiaren preskriptore izango direnak, Euskadiko kalitatezko produktuekin ohitu nahi dira, eta bertako eta sasoiko produktuari balioa eman nahi zaio, landa-eremu jasangarrian landua, zapore-bermerik handienak eskaintzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek hasiera eman dio lehiaketari, ikasleei zuzendutako ekimen honen ibilbide luzea nabarmentzen eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela lanbide-heziketaren munduaren eta sektore ekoizlearen arteko lankidetza, tokiko elikagaiei eta Euskadiko Elikadura Kateari balioa emateko.

Lehiaketa amaitu eta talde irabazlea ezagutu ondoren, Oroz sailburuordeak eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak sariak banatu dizkiete irabazleei. Guztira, lau sari eman dira kategoria hauetan:

• Tradizioaren eta ahosabaiaren oroimenaren saria.
• Proposamen gastronomiko onenaren saria.
• Zerbitzu-proposamen onenaren saria (eta uztartzea).
• Ikus-entzunezko proposamen onenaren saria.

Talde irabazleentzako saria kalitate bereizgarriak dituzten produktuen saski bat izan da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)