Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Lanarteak sei proposamen egin ditu euskarazko sortzaileen prekarietatea borrokatzeko

  • Lanarteak sei proposamen egin ditu euskarazko sortzaileen prekarietatea borrokatzeko
    Artistei eskubideen alde eta herritarrei kulturaren alde aktibatu daitezen eskatu die Lanarteak

  • Sindikatu bokazioa duen elkarteak lan eta baldintzen inguruko inkesta egin die 245 pertsonari, eta berorretatik eratorritako sei proposamen bildu ditu, "eragile ezberdinekin lantzeko"

Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Baldintzen Inkesta Kuantitatiboaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu, Donostian. Profesionalki zein ez profesionalki jardun artistikoan diharduten 245 pertsonak erantzun diote "sindikatu bokazioa" duen erakundearen galdetegiari.

Pertsona horien artean, jarduera artistikoa ogibide bakar edo nagusi dutenek (guztien % 40) 12.330 euro (1.027 euro hilean) eta 24.286 euro irabazi zituzten batez beste, hurrenez hurren. Jarduera artistikoa ogibide nagusi duten horien artean, gainera, % 30,7k 15.000 euroko edo gutxiagoko diru sarrera gordinak izan zituzten, Hegoaldeko lanbide arteko soldataren azpitik eta Ipar Euskal Herrikoaren "oso azpitik".

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataAbenduak 20
  • Gaia Sektore anitz