Alegria-Dulantziko Udalaren 2024ko dirulaguntzak kirol, euskara, kultura eta gizarte ekintza arloetarako
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, lehiaketa bidez, udalerrian gizarte, kultura eta kirol ekimenak, programak eta jarduerak, eta euskararen erabilera sustatzekoak egiten laguntzeko, udalaren jarduera osatuz, betiere honela gauzatzen badira:
1) Prestakuntza bekak, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean egindako gizarte, kultura eta kirol arloetako prestakuntza ikastaroak finantzatzeko.
2) Ikasketa bekak, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean egindako ikastaroetarako.
3) Dinamizazio proiektuak: 2023ko urriaren 1etik eta 2024ko irailaren 30era bitartean egindako programak eta jarduerak.
Deialdiaren helburua eta xedea
Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzek honako arlo hauekin zerikusia duten proiektuak eta jarduerak sustatzea dute helburu:
1. Prestakuntza programetan parte hartzeko bekak eta/edo laguntzak:
* Begiraleak eta/edo animatzaileak (haurrentzako, gazteentzako, hirugarren adinekoentzako...) trebatzeko programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak.
* Prestakuntza artistikoko programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak.
* Kirol begiraleak edota entrenatzaileaktrebatzeko programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak.
* Euskara ikasteko bekak.
2. Gizarte eta komunitatea sustatzeko esku hartzeak:
* Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna.
* Laneratzea.
* Gizarteratzea edota kulturartekotasuna.
* Hirugarren adina.
* Haur edota gazteentzako jarduera hezigarriak, aisia edota astialdia.
* Osasun prebentzioa.
* Etengabeko prestakuntza eta boluntariotzasustatzea.
* Sentsibilizazioa: ingurumenari lotutakoa, etab.
3. Kultura sustatzeko jarduerak:
* Arte prestakuntza eta sormena.
* Herriko talde artistiko amateurrak laguntzea.
* Herritarrek parte hartzeko kultura jardueren ingurukoak: jaiak, eta abar.
* Zabalkunde kulturala: hitzaldiak, monografikoak, erakusketak, etab.
* Bisita kulturalak.
* Gizarte eta kultura arloko legez eratutako elkarte eta taldeek material ez suntsigarria eta/edo ekipamendua erostea.
4. Euskara sustatzeko esku-hartzeak:
* Euskara sustatzeko jarduerak.
5. Kirola sustatzeko jarduerak:
* Kirol jarduerak.
* Kirol ekitaldiak antolatzea eta egitea.
* Oinarriko kirola sustatzea.
Informazio gehiago: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala | Alegria-Dulantziko Udala.
- Epea 2024(e)ko Urriak 19(e)tik 2024(e)ko Azaroak 18(e)ra
- EntitateaAlegria-Dulantziko Udala
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaSektore anitz
- JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa, Prestakuntza, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


