Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

BATERA - Kultur proiektuak elkarrekin 2024-2025

  • BATERA - Kultur proiektuak elkarrekin 2024-2025

BATERA - Kultur proiektuak elkarrekin Lazarraga Kultur Elkarteak, Izaskun Arrue Kulturguneak eta asteburuetan Gauekoak aisialdi alternatiborako udal programak elkarrekin bultzatutako proposamena da.

BATERA deialdiak, ekimen kultural jakin baten garapenari diruz laguntzeko helburua du, internetek eskaintzen duen crowdfundingaren aukera baliatuz: liburu bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, APP bat sortu, podcast bat martxan jarri, erakusketa bat egin, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin, sare sozialetarako edukia sortu...

Aurkeztutako proposamenen artean, 3 proiektu aukeratuko dira eta bigarren fasera igaroko dira. Itsulapikoa.eus plataformaren bidez crowdfunding kanpaina bat garatzen eta komunikatzen lagunduko zaie, Euskal Herriko gazteek garatu nahi dituzten euskarazko kultur ekimen berritzaileak gauzatzea sustatzeko helburuarekin.

Nori zuzenduta dago?

Euskal Herriko 16 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoak aurkez daitezke, banaka edo taldeka, euskaraz garatzeko asmoz pentsaturiko edozein kultur proiekturekin.

Gutxienez, Gasteizko proiektu bat aukeratuko da, Gauekoak programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak lagunduko dute proiektu hori.

Oinarriak

BATERA - Kultur proiektuak elkarrekin 2024-2025 (PDF - 765 KB)

Informazioa eta harremana

Euskarazko proiekturen bat lantzen ari bazara, jarraian dituzu oinarriak, zehaztasun guztiekin.

BATERA proiektuari buruzko zalantzak argitzeko, jarri harremanetan kultura@lazarraga.eus helbidean edo iak.eus webgunean sartu.

Jarduera gehiago vitoria-gasteiz.org/gauekoak.


  • Epea 2024(e)ko Irailak 27(e)tik 2024(e)ko Azaroak 27(e)ra
  • EntitateaLazarraga Kultur Elkartea, Izaskun Arrue Kulturgunea, Gasteizko Udala
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.