Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Donostia Kultura: 2024-2025 ikasturterako 562 ikastarotan matrikulatzeko aukera irailaren 2tik aurrera

  • Donostia Kultura: 2024-2025 ikasturterako 562 ikastarotan matrikulatzeko aukera irailaren 2tik aurrera

Donostia Kulturak 2024-2025 ikasturterako 562 ikastaro eskainiko ditu (534 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat), kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.

Aurten matrikulazioa bi fasetan izango da:

  • Euskarazko ikastaroena irailaren 2tik 12ra
  • Gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 29ra


Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.

donostia.eus

  • DataAbuztuak 22
  • Gaia Sektore anitz