Irabazi xederik ez duten entitateentzako dirulaguntzak 2024: Donostia Kultura
Oinarri hauen xedea da 2024. urtean irabaziasmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak eskuratzeko eta emateko baldintza espezifikoak arautzea, kultur programak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko, betiere programa edo jarduera horien hedatzea eta interesa kontuan hartuta, Donostia Kultura EEPren programetan barne hartutako helburuekin bat badatoz (aipatutako helburuak erakundearen estatutuetan kontsulta daitezke, Donostia Kulturako web orrian "Donostia Kulturari buruz" atalean).
Hauek dira dirulaguntzaren lerroak:
- Zinema, Arte Eszenikoak eta Musika
- Liburutegiak eta Museologia
- Kultur Ekintza: dirulaguntzaren beste bi lerroetan sartzen ez diren kultur jarduerak
Donostia Kulturak erabakiko du aurkeztutako diru-laguntzen eskaera bakoitzari dagokion diru laguntzaren lerroa.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, laburpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Informazio gehiago
- Epea 2024(e)ko Martxoak 9(e)tik 2024(e)ko Apirilak 9(e)ra
- EntitateaDonostiako Udala
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaSektore anitz
- JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


