Urrian 24an "Liburutegien Eguna" ospatzen da. Egun hori aukeratu zen "Espainiako Haur eta Gazte Liburuen Lagunen Elkartearen" proposamen batengatik. Izan ere, orain 31 urte Balkanetako gerran, Sarajevoko liburutegia suntsitu zela gogorarazteko ekarri zen proposamena.
Ekimena, liburutegiak adin guztietako irakurleen eta kulturaren topaleku gisa eta giza prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko tresna gisa duen garrantzia iritzi publikoari helarazteko sortu zen.
Liburutegiak babesteko modurik onenetako bat da ezagutzera ematea, ateak irekitzea, txoko ezkutuenak erakustea, apal hotzetatik dokumentuak ateratzea eta irakurleen eskuetan jartzea. Eta, batez ere, haietaz hitz egitea eta hitz eginaraztea.
Legazpin, osteguna urriak 26an eta ostirala urriak 27an, liburutegiak Legazpiko 5 urteko haurrei ateak irekiko dizkie. Bisita gidatuak antolatu ditugu liburutegia ezagutzen laguntzeko, irakurketaren plazerraz berri emateko eta beste hainbat kontuetaz aritzeko ere. 50 minutuko saioetan, gidari batez lagunduta, liburutegian mugitzen, argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten, liburutegian beraientzako prestatzen diren ekintzen berri ezagutzen jakingo dute hori guztia modu ludikoan egin ere. Bukaeran gainera, Itziar Mujikak ipuin kontaketa saioa bat eskeiniko die.

Gainera, ohikoak diren irakurketa klubak ere izango ditugu urriko azkenengo aste honetan:
- Irakurketa Erraza Kluba urriak 25ean bilduko da liburutegian, Rudyard Kiplingen liburua "Capitanes valientes" solasean aritzeko.
- Helduentzako irakurketa klubaren gaztelerazko bilera asteazkenean izango da ere, Italo Calvinoren "El barón rampante" liburuaz aritzeko.
- Helduentzako euskarazko irakurketa klubaren saioko hitzordua ostegunean izango da, Arantxa Urretabizkaiaren "Azken etxea" liburuaz aritzeko.