Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Irundik Baionara, "Harro Herri" lelopean

  • Irundik Baionara,

2024ko martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak, Gipuzkoan, euskararen aldeko lasterketak, eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, irakurriko dute, Lapurdiko hiriburuan, lekukoak gordeta zeraman mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. edizioak.

Herri oso baten harrotasuna barreiatuko du Korrikaren 23. edizioak, 2024ko martxoaren 14tik 24raIrun eta Baiona artean egingo duen ibilbide luze eta oparoan. Urratsez urrats, eta bidean aurkitutako oztopoak oztopo, "Harro Herri" aldarria zabalduko du Euskal Herriko bazter guztietan, hamaika egunez.

Ohi bezala, AEK-k antolatu du euskararen aldeko lasterketaren 23. edizioa, zeinak Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko duen. Frantziar Estatuko hizkuntza legeari aurre eginda, baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen du talde horrek. Ane Elordi Korrikako koordinatzaile nagusiak adierazi legez, "gazte hauek, beren ikasketen une oso erabakigarrian, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute, beren notak eta etorkizun akademikoa kaltetuak izango direla jakitun". Hartara, Korrikak eskainiko dien omenaldia haien egoera ezagutarazteko bozgorailu izateko itxaropena du Elordik.

Donostian egin dute aurkezpen ekitaldia, San Telmo Museoan. Hain zuzen ere, Korrikaren mezua, irudia eta leloa ezagutarazi ditu gaurkoan Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak. Korrikaren "bidelagunekin" elkartuta, argazki jendetsua egin dute, euskal komunitatearen indarra eta harrotasuna erakusteko.

(Irakurri informazio osoa)

eitb.eus

  • DataAzaroak 16
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua