Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Umeentzako irakurketa klubetan aurrematrikula egiteko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Klub hauen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Hilean saio bat eskainiko da aditu baten eskutik.

Klub hauen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Hilean saio bat eskainiko da aditu baten eskutik.

Helburuak

  • Irakurketa sustatu, batez ere euskarazko liburuen irakurketa
  • Liburutegia ezagutarazi
  • Kalitatezko liburuak ezagutu
  • Guraso eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu, gero etxeetan ere hori berori egin dezaten
  • Gurasoak ozenki irakurtzen trebatu
  • Haurrek giro lasai batez gozatu
  • Irakurketa prozesuan parte-hartze lasaia lortu

Aurrematrikula irailaren 1etik 15era. Talde bakoitzean hartu ahal ditugun baino ume gehiagok izena ematen badu, zozketa egingo da. Asistentzia derrigorrezkoa da. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko dira Liburutegiari. Aurretik abisatzen ez diren hutsegiteak, ez justifikatuak kontsideratuko dira. Hutsegite bi izateak, irakurketa klubaren kanpo egoteak ekarriko du. Taldea osatzeko gutxienez 6 ume behar dira. Aurrematrikula egiteko sakatu hemen. Taldeak osatu ondoren, onartuek izena emateko inprimakia bete beharko dute Liburutegian.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan.

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara.