Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2021eko ortoargazki "azkarra" argitaratu da, soilik bistaratzeko

Argitalpen-data: 

GeoEuskadiren bisorera eta ortoargazkien WMS zerbitzura igo da EAEko 2021eko irudia.

Ortoargazki azkarra deitzen zaio, oraindik ez baita behar bezala prozesatu eta kolore akatsak eta metroa baino handiagoak izan daitezkeen geometria-akatsak baititu.

 

Bisorearen oinarrizko geruzetako ortoargazkien zerrendan dago.

 

IGNk zuzendutako hegaldia 2021eko abuztuaren 26tik urriaren 8ra egin da, PNOA proiektuaren eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenaren esparruan.