Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Koronabirusari (SARS-CoV-2) aurre egiteko Elikadura Balio Katerako jardute protokoloak

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Elikadura Balio Katearen eskura jarri du KORONABIRUSARI (SARS-CoV-2) AURRE EGITEKO JARDUKETA PROTOKOLOA ezartzeko kontsulten zerbitzu teknikoa. Protokolo hori ARRANTZA ONTZI, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA USTIATEGI ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO da.

Elikagaien hornidura funtsezko jarduera da, bereziki osasun larrialdi egoeran bermatu behar dena; hiritarrentzako oinarri-oinarrizko zerbitzua da eta ezinbestekoa gizarteari behar duen lasaitasuna helarazteko, oinarrizko elikagaiak eskuratzeko iturri ziurretara eta nahikoetarako sarbidea baitu.

Eusko Jaurlaritza elikagaien ekoizpen katearen eta horniduraren funtzionamendua eta eraginkortasuna zuzena dela bermatzeko behar diren prozedura guztiak ezartzen ari da, eta funtsezkoa da kate horretako kate begietan parte hartzen duten pertsonen osasuna zaindu eta babestea. Horregatik, erantzukizunez jokatzeko deia egin nahi diegu elikadura esparruko balio kateko pertsonei eta enpresei (ontziak, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, elikagaien industriak, elikagaien garraioa, logistika eta garraioa, eta elikagaiak merkaturatzeko establezimenduak) arriskuak ahalik eta txikienak izan daitezen eta kutsatzea saihesteko.

Koronabirusari (SARS-CoV-2) aurre egiteko jarduketa protokoloa, arrantza ontzi, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi eta elikagaien industrietarako