COVID19ren ondorioz, eta maileguen itzulketak erraztu eta aleak berrogeialdian mantentze aldera, Baratzek AbsysNet 2.2.5 bertsioa garatu zuen, itzulitako aleen berrogeialdia berariaz jorratzeko.
Eguneratze hori Eusko Jaurlaritzako liburutegietako katalogoak batzeko proiektua lantzen ari ginen garaian kaleratu zenez, erabat ezinezkoa izan zen guretzat bertsioa aldatzea, katalogoen migrazioak berekin dakartzan prozesu tekniko guztietan eragiten baitzuen.
Eusko Jaurlaritzako liburutegiak sarean integratzen amaitu ondoren, hasi da 2.2.5 bertsiora igarotzeko prozesua. Une honetan, probaldian dago EJIEn eta, dena ondo badoa, urte hasierarako bertsio berriarekin lan egitea espero dugu.
Absysnet 2.2.5 bertsioaren funtzionalitateak eta abantailak ezagutzeko, esteka honetara jo dezakezue: