Niña Coyote y Chico Tornado, MIN sarietan euskarazko album onena
- DataUrriak 19
- Gaia Musika
Donostiar bikote rockeroak 'Aitzstar' lanagatik jaso du saria
Niña Coyote y Chico tornado rock talde donostiarrak euskarazko disko onenaren saria jaso dute musika independenteko MIN sarietan, 'Aitzstar' albumari esker.
Etxepare Institutuak ohar batean nabarmendu duenez, taldeak bigarren aldiz lortu du sari hori. Euskarazko diskorik onenaren saria irabazteko hautagairen artean Zea Mays, Doctor Deseo, Zetak eta Maite Larburu ere bazeuden.
2009az geroztik Batasun Fonografiko Independenteak (UFI) antola-tzen dituen MIN Sariek, estatuan argitaratutako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aintzatesten dituzte. Urtero, zigilu independenteek argitaratutako musika eta autoeditatutako lanak sustatzen dituzte estatuan eta baita nazioarte mailan ere.


