Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskal kulturgintzaren "greba digitala" deitu dute apirilaren 21erako eta 22rako

  • Euskal kulturgintzaren
eitb.eus

  • DataApirilak 15
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

300dik gora kultur eragile, sortzaile eta langileren atxikimendua dute dagoeneko, eta hiru helburu jarri dituzte: gogoeta eragitea, premiazko neurriak exijitzea eta mahai bat osatzea.

Euskal kulturgintzako hainbat eragile, sortzaile eta profesionalek bat egin dute 'Kulturgintzan' ekimenarekin eta greba digitala deitu dute apirilaren 21erako eta 22rako sektorearen egoera zein den azaleratzeko eta neurriak exijitzeko.

Dagoeneko 300dik gora atxikimendu jaso dituen ekimena "euskal kulturgintzaren ekosistema" osatzen duten guztiei dago zuzenduta: sortzaileak, antolatzaile eta bitartekariak, komunikabideak, hezitzaileak, kulturzaleak eta herritarrak.

Hori horrela, apirilaren 21ean eta 22an Interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia egin dute, hiru helburu hauekin: gogoeta eztabaida soziala eragitea norbanakoak euskal kulturgintzarekiko duen atxikimenduari buruz, premiazko neurriak exijitzea koronabirusaren larrialdi egoeraren aurrean, eta euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten guztientzako elkargunea antolatzeko lanean hastea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri