Osasun Saila

100 emakumek baino gehiagok elikatzen dute Euskadiko ama-esne bankua bere ibilbidearen lehenengo urtean

2018.eko urriak 05

Urte batean 370 litro eman dira eta 1.700 biberoi baino gehiago banatu dira haur goiztiarrentzat edo pisu baxukoentzat

 

Euskadiko esne-bankuak 2017ko urriaren 4an ireki zituen ateak ahalik eta elikadurarik onena eskaintzearren haur goiztiarrei (kilo bat eta erdi baino gutxiago pisatzen duten haurrak) edo 32 asteak baino lehen jaiotakoei, edoskitze naturala jaso ezin dutela kontuan izanik. Harrezkero gora egin du modu zeharo altruista batean emaile egin diren emakumeen kopuruak.

Orain arte, bankuan 102 amak parte hartu dute eta, guztira, 370 litro inguru ama-esne eman dute. Hala, esne horrekin 1.700 biberoi baino gehiago prestatu dira, Neonatologia Unitateetako premiei uneoro estaltzeko aukera emanez.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek agerian utzi du bere poza bankua izaten ari den erantzun onagatik, eta emaileen prestasuna eta dedikazioa eskertu nahi izan ditu: Euskal gizarteak ezaugarritzat dituen eskuzabaltasunaren, altruismoaren eta solidaritatearen adibiderik onena dira 102 ama horiek. Haien ekarpen desinteresatuari esker elikatu daitezke egokiro ahultasun-egoeran dauden jaioberriak eta haurrak, eta gure erabateko aintzatespena merezi du horrek.”

Lurraldeka, Bizkaiak du emaile-kopuru handiena (58), eta Gipuzkoak eta Arabak jarraitzen diote (22 emaile lurralde bakoitzeko). Basurto, Gurutzeta, Donostia eta Txagorritxuko ospitaleetan jasotzen da esnea, baita CVTTH sareko beste lau harrera-gune berritan ere. Ondoren bidaltzen da bankura "Giza Ehunen Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroan kokatua (Galdakaoko ospitalearen ondoan)" esnea tratatua izateko.

Prozesuan kontrol zorrotzak egiten dira elikadura baldintza optimoetan dagoela bermatzeko, maila mikrobiologikoari dagokionez ez ezik, dakartzan funtsezko mantenugai kantitateari dagokionez ere. Azken hamabi hilabete hauetan jasotako 370 litroetatik 51 bakarrik baztertu dira.

Gainera, parte hartzen dute emakume guztiei, esnea eman aurretik, azterketa bat eta analitika bat egiten zaizkie, transmititu daitezkeen gaixotasunak edo bestelako osasun-egoerak edota substantzia toxikoen kontsumoa edo osasungarriak ez diren praktikak baztertzeko.

Bermea areagotzeko, jadanik analizatutako esnea 62 gradutan pasteurizatzen da, berriro analizatzen da eta, egokia bada, izoztu egiten da zero azpiko 80 gradutan; gero, biltegiratu eta ondoren banatzen zaie, premien arabera, euskal sare publikoko neonatologia unitateei.

 

Emaile izateko

Edozein emakume osasuntsu izan daiteke emaile, zailtasunik gabe edoskitzen ari dena eta haur bat izan duena, aurreko hiru astetik sei hilabetera artean. Interesatuek Euskadiko Ama Esne Bankuarekin harremanetan jarri besterik ez dute egin behar, posta elektroniko honen bidez: bancolecheeuskadi@osakidetza.eus edo haien pediatrarekin, erizaintzako profesionalarekin edo emaginarekin kontsultatu. Hitzordua eskatu ondoren, haren ohiturak eta aurrekariak aztertzeko eta transmititu daitezkeen gaixotasunak baztertzeko, orduan hasten da prozesua. Ama bakoitzak, bere haurrari bularra eman ondoren, soberan duen esnea erauzten du, izozkailuan gordetzen du eta ondorengo 15 egunetan entregatzen du.

 

Ama-esnearen onurak

Dituen onura ugariengatik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), UNICEFek eta haurren zaintzan inplikatutako Elkarte Zientifikoek (Pediatriako Akademia Amerikarra, Elikadura Pediatrikoko Europako Elkartea) gomendatzen dute haurra bularra emanez bakarrik elikatzea bere bizitzako aurreneko sei hilabeteetan eta, beste elikagai batzuekin batera, haurrak bi urte dituen arte edo amak eta seme-alabak nahi duten arte.

Erakunde horien arabera, amaren esnerik ez dagoenean emaile batek emandakoa da aukerarik onena. Eta bankuko ama-esneak elikadura optimoa eskaintzen dio bularreko haurrari, inmunizatu egiten du gaixotasun kutsatzaileen aurrean eta enterokolitis nekrosatzailea prebenitzen du, hesteetako gaitz larria jaioberritan.

                                   

Gasteizen, 2018o urriaren 5ean