Osasun Saila

Gripea atalase epidemikoaren azpitik kokatu da Euskal Autonomia Erkidegoan

gripe_eus.jpg

2017.eko martxoak 01

Gripearen intzidentziak atzerantz jarraitu du azken aste honetan, ehun mila biztanleko 17,2 kasuko tasara iritsi arte. Indize hori ehun mila pertsonako 52,52 kasutan kokatutako atalase epidemiologikoaren oso azpitik dago. 

Aurtengo 8. asteari dagozkion analizatutako azken datuek baieztatzen dute ez dela ospitaleratutako kasu larri berririk izan, ezta heriotzarik ere

Lehen mailako arretako zentroetan, gripe-sindromearen ondoriozko arreta-eskaria % 44 jaitsi da aurreko astearen aldean: 262 kontsultari erantzun diete. 

Laborategira bidalitako laginen artean egin den isolamendu bakarrak adierazten du birusa AH3 motakoa dela. 

Gripe-kasu bakanen bat eman badaiteke ere, dirudienez gripeak amaitutzat eman du Euskal Autonomia Erkidegoko egonaldia. 

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 1ean