Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2016/02/05

Margarita Uria Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari berria

Otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Eusko Jaurlaritzaren 16/2016 Dekretuaren bidez izendatua.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren otsailaren 2ko bileran harturako erabaki bidez izendatua. Erabakiak argitalpen egunetik aurrera ditu ondorioak.

Aurreko zuzendaria, berak hala eskatu zuelako, kendu zuten kargutik, 11/2016 Dekretuaren bidez. Dekretua urtarrilaren 26ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen (2016ko urtarrilaren 29ko EHAA, 19. zk.)

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 15. artikuluak dioenez, Eusko Jaurlaritzako dekretu bidez izendatzen da zuzendaria laur urterako, inolako loturarik gabe eta objektibotasunez betetzeko bere zereginak, inolako jarraibiderik bete beharrik gabe.

 

16/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria izendatzeko dena (2016ko otsailaren 5eko EHAA, 24. zk.)