Kultur jarduera sustatzeko ohiko deialdiak (2020ko abuztua)
- DataAbuztuak 3
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
Gure lurraldean diharduten administrazioek hainbat laguntza-programa eta dirulaguntza dituzte kultura-jarduera sustatzeko.
Eusko Jaurlaritzak, gaur egun, zabalik du hainbat laguntza eskatzeko epea:
EUSKO JAURLARITZA
- Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2020-2022 aldirako diru-laguntzak (2020/09/02-2020/10/01)
- Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-lan egiteko dirulaguntzak 2020-2021 epealdian (2020/08/25-2020/09/24)
- Irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuetarako diru-laguntzak 2020 (2020/08/25-2020/09/24)
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak 2020 (2020/08/25-2020/09/24)
- Nazioarte mailako arte azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak (2020) / (2020/06/04 - 2020/09/02)
- Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza -eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (BITARTEZ 2020) / (2020/07/21 - 2020/09/02)
- Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak (2020) / (2020/08/01-2020/09/10)
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzez gain, hauek dira administrazio publikoen gainerako laguntzetarako esteka batzuk:
BESTE ADMINISTRAZIO BATZUK
Bestalde, Kulturklikek helburu berarekin lan egiten duten beste eragile mota batzuen deialdiei eta laguntzei buruzko informazioa biltzen du. Esteka honetan iragazi eta kontsultatu daitezke.


