Argitalpen-data: 2014/10/28
Gazte-txartelak Dorian taldeak Gasteizko Jimmy Jazzen emango duen kontzertura gonbidatuko zaitu.
Izan ere, Bartzelonakoek Arabako hiriburuan joko dute bira berrian, Jimmy jazz aretoan. Zuzenean bikainak dira Dorianekoak, eta datorren azaroaren 29an izango dugu hori ikusteko aukera. Parte hartu zozketan eta gozatu kontzertuarekin, doan gainera!
Zer zozkatuko dugu?
Bi gonbidapen indibidual kontzertu horretarako.
Parte hartzeko modua:
Bete ezazu formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 24a)
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Gasteizko Jimmy Jazz aretoko leihatilan (gonbidatuen sekzioan), kontzertuaren egunean bertan, kontzertua hasi baino ordu-erdi lehenago; NANa eta Gazte-txartela erakutsi behar dituzu.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla.