Adierazpen Geografiko Babestuak
2024ko apirilaren 11koa, ardo, edari espiritutsu eta nekazaritza-produktuetarako adierazpen geografikoei, espezialitate tradizional bermatuei eta nekazaritza-produktuetarako aukerako kalitate-terminoei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduak definizio hauek ezartzen ditu:
Adierazpen Geografiko Babestuak
2024/1143 (EB) Erregelamenduari dagokionez, produktu bat identifikatzen duen izen bat "adierazpen geografikotzat" hartuko da:
-
Produktua leku, eskualde edo herrialde jakin batekoa denean
-
Produktuak ezaugarri jakin bat, ospe bat edo funtsean jatorri geografikoari egotz dakiokeen beste ezaugarri bat duenean
-
Ekoizpen-faseetatik, bat, gutxienez, zehaztutako eremu geografikoan egiten denean
Euskadin bi adierazpen geografiko babestua daude:
1. Euskal Okela / Carne de vacuno del País Vasco
2. Gernikako piperra / Pimiento de Gernika
Adierazpen Geografiko Babestuaren eskaera aurkezteko gida
Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak ekoizleentzako gida bat egin du, adierazpen geografikoko eskaera bat nola aurkeztu azaltzeko.
- Tutoretza-bideoak (EBko hizkuntza ofizial guztietako azpitituluekin)
- Adierazpen Geografiko Babestuaren onurei buruzko testigantza-bideoak
Azken aldaketako data: