Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak 2026
[Nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideak]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin sustatzea.
b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.
c) Sektoreak balio-katean duen posizioa hobetzea eta Batasuneko nekazaritzak elikaduraren eta osasunaren arloko eskakizun sozialei ematen dien erantzuna hobetzea, eta, bereziki, kalitate oneko elikagaien eskariari erantzutea.
Aurrekontuko zuzkidura
127.190,09 €Prestazio ekonomikoa
Aurrekontu-kreditua, nekazariek kalitate-erregimenetan parte hartzeko laguntzak finantzatzera bideratua, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzaren (OPKD) eta LGENFren artean batera finantzatuko da, 82.190,09 euroko zenbatekoarekin. Horietatik 46.848,35 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira ( % 57), eta 35.341,74 euro LGENF Europako Funtsaren kontura ( % 43), 2023-2027ko Euskadiko NPBren Plan Estrategikoaren babesean.
Badago, halaber, batera finantzatu gabeko zati bat, finantzaketa gehigarri nazional gisa aurreikusia, 45.000 eurokoa, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzaren aurrekontuen kargura.
Horiek guztiak 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.
* Aurrekontu-kreditua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da oso-osorik, 2015-2022 aldirako Landa Garapeneko Programako kalitate-erregimenetan nekazariek lehen aldiz parte hartzeko laguntzak finantzatzeko (LGP 3.1 neurria, 2. oinarriko c) idatz-zatia). 60.000 euro. Horiek guztiak 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.

Nori dago zuzenduta
Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, nekazariak eta ondasun-erkidegoak, edo nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen beste edozein talde, baldin eta egoera aktiboan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko ustiategien titularrak badira, eta lehen aldiz kalitate-araubide hautagarrietako batean parte hartzen badute eta/edo ekoizpen-orientabide berriak sartzen badituzte ekoizpen ekologiko ziurtatuaren kalitate-araubide horretara, 2025eko maiatzaren 15etik – egun hori barne – deialdi honetako eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu arte.
Laguntzaren onuradun izan daitezke, gehienez ere 5 urtez, kalitate-araubidean sartzen direnetik, eta ekoizpen ekologikoaren kasuan, beste ekoizpen-orientazio bat gehitu badute.
Ekoizpen ekologikoaren kasuan, 5 urteak zenbatzeko, ekoizpen-orientazio horretan inskribatzen denetik zenbatuko da, bihurketa-aldia barne. Pertsona batek laguntza-eskaera bat aurkeztu aurretik kalitate-erregimenean parte hartzen denbora bat daramanean, aurreko urte horiek 5 urteko onargarritasuna kalkulatzeko zenbatuko dira, eta gainerako aldian baino ezin izango da onuradun izan.
Ekoizleek kalitate-araubideetan izena emanda egon beharko dute, bai laguntza eskatzeko unean, bai laguntza ordaintzeko unean. Horretarako, organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatu ahal izango du inskripzio hori, kontseilu arautzaileen bidez edo kontrol- eta ziurtapen-erakundeen bidez.
Ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazio berri bat gehitzen denean, hura onartzeko erreferentzia-data ekoizpen-orientazio horren alta-data izango da.
Onuradunek Europar Batasunak aitortutako eta Euskadin ezarritako araubideren baten barruan egon beharko dute, Babestutako Jatorri Deiturak (BJD), Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB), Ekoizpen Ekologikoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzeari buruzko eta Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
1. Errioxa JD, «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» BJD, «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» BJD, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» BJD, «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» BJD eta «Cava» BJD.
2. «Euskal Herriko behi-haragia» edo «Euskal Okela» AGB, «Gernikako Piperra» edo «Gernikako Piperra».
3. Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.
Babestutako jatorri-deitura batek edo adierazpen geografiko babestu batek babestutako produktuen kasuan, kalitate-erregimenari buruzko informazioa eAmbrosia-n jaso beharko da.
Betekizunak
- EAEko nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-erregimenen erregistroetan alta emanda egon behar dute.
- Dirulaguntza jaso dezaketen kalitate-araubideak finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak bete beharko dituzte.
- Egunean egon beharko dute kuoten ordainketan, bai eta indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasetan ere, diruz lagun daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzaren barruan.
- Diruz lagundutako talde bateko kideak ezin dira izan helburu bererako laguntza ekonomikoa jaso duen beste lankidetza-sustapen bateko kide. Kasuistika hori gertatzen den bi eskaera jasotzen badira, eta bi eskaerek gainerako onargarritasun-baldintzak betetzen badituzte, pertsona gutxien dituen eskaera ukatuko da. Inguruabar hori Balorazio Batzordearen aktan erregistratuta geratuko da, eta ebazpenean jasoko da.
- 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek, nolanahi ere, ordainsari-erregistro bat izan beharko dute. Pertsona juridikoak 50 langile baino gehiago baditu, berdintasun-plan bat izan beharko du, eta, bertan, besteak beste, ordainsarien erregistroa jaso beharko da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
OHARRA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoak behartuta daude administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Artikulu horren arabera, pertsona fisikoek izapidetze presentziala edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu eskaeraren inprimakira.
- EAEko nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-erregimenen erregistroetan alta emanda egon behar dute.
- Dirulaguntza jaso dezaketen kalitate-araubideak finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak bete beharko dituzte.
- Egunean egon beharko dute kuoten ordainketan, bai eta indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasetan ere, diruz lagun daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzaren barruan.
- Diruz lagundutako talde bateko kideak ezin dira izan helburu bererako laguntza ekonomikoa jaso duen beste lankidetza-sustapen bateko kide. Kasuistika hori gertatzen den bi eskaera jasotzen badira, eta bi eskaerek gainerako onargarritasun-baldintzak betetzen badituzte, pertsona gutxien dituen eskaera ukatuko da. Inguruabar hori Balorazio Batzordearen aktan erregistratuta geratuko da, eta ebazpenean jasoko da.
- 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek, nolanahi ere, ordainsari-erregistro bat izan beharko dute. Pertsona juridikoak 50 langile baino gehiago baditu, berdintasun-plan bat izan beharko du, eta, bertan, besteak beste, ordainsarien erregistroa jaso beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.