Lehendakaritza

2030 Agenda

2030 Agenda 2015ean NBEn lortutako akordioa da, 17 Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) eta 169 helburu zehatz lortzeko, 2030ean mundu bidezkoagoa, ekologikoagoa, oparoagoa eta baketsuagoa lortzen lagunduko dutenak. 193 herrialdek sinatutako konpromisoa da, ikuspegi berarekin —mundu eta bizitza iraunkor bat partekatzea— eta lehentasun berarekin: pobrezia desagerraraztea. Akordio horrek, Gobernuez, Foru Aldundiez eta Udalez gain, enpresak, unibertsitateak, gizarte-eragileak edo era guztietako erakundeak inplikatzen ditu, baita pertsonak ere.

Euskal erakunde guztiok lehentasuna ematen diogu eraldaketa eta elkartasunerako tokiko konpromiso global horri. Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendaren lehentasunen euskal programa onartu du, Legegintzaldi honetan arlo horretan izango duen jarduna planifikatzeko. Erakundeen eta gizartearen artean lankidetzan aritzeko, 2030 Agendaren eragile anitzeko foroa sortu da, GIHen aldeko gobernantza partekatua lortzeko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak proposatzen du 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak Euskadin partekatu ahal izatea, aurrerapenerako eta berdintasunerako gizarte-kontratu gisa.

Azken aldaketako data: