Lehendakaritza

2030 Agendaren lehentasunen euskal programa

"2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa" Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren lLegealdiko jarduera-plana da, 2030 Agendaren arloan. Programa horrek sailen arteko ikuspegia du, maila anitzeko lankidetza sustatzen du eta erakundeen eta gizarte zibilaren arteko aliantzak dinamizatzen ditu.

Programa honen xedea da Legegintzaldi honetarako kontratu sozialaren kultura sustatzea, GIHek eta 2030 Agendak gaur egungo munduan duten esanahiaren eta konpromisoaren inguruan. Lau helburu ditu: gizarte-kohesio handiagoa lortzen laguntzea, bakearen, justiziaren eta iraunkortasunaren aldeko nazioarteko ahaleginik onenetan parte hartzea, politiken koherentzia sustatzea eta 2030 Agenda lehentasun eraldatzaileak bultzatzeko konpromiso gisa bereganatzea.

Nazio Batuen Ekintzaren Hamarkadari erantzuten dioten lehentasunezko lau ardatz ezartzen ditu:

  1. Dibulgazioa. 2030 Agendari buruzko ezjakintasun sozial handia dugu abiapuntu. Funtsezkoa da 2030 Agendari buruzko ezagutza sozial, hezkuntza eta kontzientzia handiagoa lortzea. Hori guztia GIHetara atxikitzeko eta herritarrak inplikatzeko bideak prestatzeko oinarri gisa.
  2. Gobernantza. Sailen arteko, erakundeen arteko eta lankidetza eta partaidetza publiko, pribatu eta sozialeko koordinazio-mekanismoak eguneratzea eta hobetzea, proaktibitate handieneko fase berriaren erronken arabera.
  3. Ebaluazioa. Adierazleen sistema lehentasun berrietara egokitzea, GIHak betetzeko euskal ekarpenaren jarraipena egiteko. GIHekin lerrokatzeko tresnak eta gidak eguneratzea eta urteko jarraipen-txostenei jarraipena ematea.
  4. Lehenespena. GIHei dagokienez, proaktibitate-fase bat sustatzea. Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendaren arloan hartutako erabakia irudikatzen duten trakzio-konpromisoen eta proiektu adierazgarrien panel baten bidez gauzatzen da.

Dokumentuak:

  1. 2030 Agendaren betetze-mailari buruzko Memoria, Legegintzaldiko Balantzea eta 2024ko Lan-plangintza (PDF, 374 KB)
  2. 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa. Dokumentu osoa (PDF, 424 KB)

Azken aldaketako data: