Hezkuntza Saila

2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Gehien egiten diren galderak

Betekizunak

  • Nork har dezake parte espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran?

EAE-ko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako irakasle funtzionarioek, eta sarbide librerako eskatutako betekizunak edukitzea (deialdiaren 2. oinarria).

  • Zein titulurekin aurkez naiteke Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran?

- Doktoretza, Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua

- Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko eta Arkitektura Tekniko zehatzak, deialdiaren III. Eranskinean adierazita, espezialitate zehatzentzat

  • Zein titulurekin aurkez naiteke Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran?

- Diplomatura, Arkitektura Tekniko, Ingeniaritza Tekniko edo Gradua

- Lizentziatura baten lehenengo hiru ikasturte osoak gaindituak

- Goi-mailako teknikari eta teknikari espezialista titulu zehatzak, deialdiaren IV. Eranskinean adierazita.

- Bi urteko irakaskuntza alorreko esperientzia, espezialitatean, 2007ko abuztuaren 31 baino lehen eskuratutakoa, autonomia erkidego honetako ikastetxe publikoetan + Teknikari espezialistaren titulua edo goi-mailako teknikariaren titulua, lortu nahi duen espezialitatearen lanbide-arloko espezialitateren batean.

  • Gradu ikasten nago, aurkeztu naiteke?

Bakar-bakarrik titulua edukitzen baduzu eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, nola egiaztatuko dut?

a) Titulazioaren homologazioa.

edo

b) Bigarren Hezkuntzako irakaslearen edo Lanbide Heziketako irakaslearen lanbide arautura iritsi eta lanbidean jardun ahal izateko lanbide-kualifikazioa airtortua izatea.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak adierazi badu gradu-maila akademikoaren baliokidea dela, betetzen al dut gradu-titulua izateko baldintza?

      Bai.

  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa ziurtatu behar dut, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko?

Bai.

  • Prozeduran parte hartzeko nire titulua Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura, Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko, Arkitektura Tekniko edo Gradua bada, nola egiaztatzen dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako araututako irakasle gisa jarduteko gai egiten duen Masterraren titulu ofiziala.

b) Ondorengo zerrendako edozein titulu edo ziurtagiri, 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik aterata:

- Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Trebakuntza Pedagogikoko Ziurtagiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria.

- Maisu- edo maistra-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua, Lehen Hezkuntzako maistra- edo maisu-titulua, Pedagogiako lizentziatura edo Psikopedagogiako lizentziatura, edo prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat.

c) 2008-2009 ikasturtea bukatu aurretik lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, betiere derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilergoko, lanbide heziketako edo hizkuntza eskola ofizialetako irakaskuntzetan aritu badira.

  • Prozeduran parte hartzeko nire titulua Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista bada, nola egiaztatzen dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?

Goian aipatutako egoeraren bat emateaz gain, honako hauetako bat ematen denean ziurtatuko da:

- Ziurtagiri ofiziala, egiaztatu beharko duena izangaiak badaukala Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan aurreikusitakoaren arabera. 

-  2014ko irailaren 1a baino lehen lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, dagokion mailetan eta irakaskuntzetan.

  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat badut, nola ziurtatu dezaket?

Ikasketak egin ziren unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez; bertan ziurtatu behar da ikasketak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen dutela.

  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktiko titulu ofiziala ikasten nago, aurkeztu naiteke?

Bakar-bakarrik titulua edukitzen baduzu eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

  • Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna baldintza, noiz eduki behar da?

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko egunean (2020ko maiatzean; data zehaztuko da).

  • Noiz izango da irakaspostuen 2. Hizkuntza-eskakizunaren proba?

“Atariko proba” 2020ko apirilaren 4an izango da.

  • Non kontsultatu behar dut hizkuntza-eskakizunaren probari buruzko informazioa?

Euskara Zerbitzuaren web orrian: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/  – “Euskara” – ”Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunak” – “Deialdi orokorra – 2020 (EPE barne)”

Eskaera

  • Zein da epea eskaera betetzeko?

2020ko otsailaren 28tik martxoaren 18ra arte, biak barne.

  • Zer egin behar dut eskaera betetzeko?

1.-Interneteko helbide honetan sartu behar zara: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/  – «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura» - «Onartzeko eskabidea»

2.- Eskaera bete

3.- “Datuak grabatu” botoia sakatu

  • Eskaerak betetzeko epean agiriak aurkeztu behar ditut?

Bakar-bakarrik honako kasu hauetan:

a) Hizkuntza-eskakizunaren proba egitea eskatzen baduzu, baina irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez bazaude: deialdiaren 2.2.1 oinarrian eskatutako betekizunei dagozkien egiaztagirien fotokopia.

b) Desgaitasuna baduzu eta egokitzapenak eskatzen badituzu probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez: daukaten desgaitasun-maila zehazteko Irizpen Tekniko Medikoa (egiaztatu beharko dira aitortutako minusbaliotasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak) edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena (ezintasun iraunkor osoa aitortzen duena irakaskuntzakoa ez den beste lanbide baterako).

c) Espainiako nazionalitatea ez baduzu, zure hizkuntza-ofiziala espainiera ez bada eta gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egitetik salbuetsita geratu nahi baduzu:

- Espainieraren Goi Mailako Diploma edo espainieraren C2 mailako diploma.

- Atzerritarrentzako espainierako gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak.

- Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea.

- Kidegora sartzeko alegatutako titulua, Espainiako estatuan edo, bestela, hizkuntza ofiziala espainiera duen estaturen batean igorri eta egindakoa.

- Aurreko deialdiren batean gainditu duzula egiaztatzen duen agiria.

  • Non aurkeztu behar dut dokumentazioa?

a) Zuzenean:

- Araba: Ramiro de Maeztu kalea, 10 behea - Vitoria-Gasteiz

- Bizkaia: Kale Nagusia 85 – Bilbao.

- Gipuzkoa: Andia kalea 13 – Donostia.

b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako gainontzeko lekuetan (urriaren 1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Dokumentazioa posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkezten baduzu, kartazal ireki batean egingo duzu, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.

  • Nola aurkeztu behar dut aipatutako agiriak?

«Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera aurkeztu beharko dira; eskaera betetzean lortu ahal izango da.

Kopia bakuna aurkeztu beharko duzu.

Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

  • Prozeduran parte hartzeko eskaera bete ondoren, nola identifikatzen da prozesu osoan zehar nire eskaera?

Eskaera bete ondoren sortzen diren hiru agirien (“Interesatuarentzako alea”, “Administraziorako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea”) goiko aldearen eskuinaldean agertzen den eskaera-zenbakiarekin.

  • Eskaera bat bete eta ordaintzen badut espezialitate / txanda batean, alda dezaket beste espezialitate / txanda batera?

Baldin eta aldaketa eskaerak betetzeko epean eskatzen baduzu. Horretarako idatzi bat aurkeztu beharko da Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta. Ez duzu eskaera berri bat bete behar, ezta ordaindu behar ere ez.

  • Eskaera bete arren agiriak inprimatu ez baditut, geroago lortu al ditzaket?

Bai; www.irakasle.eus  orrian (erabiltzailearekin eta pasa-hitzarekin) sartu, eta ondorengo urratsak jarraitu:

1- Administrazio-Izapideak – 2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzea

2- Norberari egokitutako kontsultak

3- Eskabide zbk.: Sakatu izangaiaren eskaera-zenbakian

4- Gordekin (“Interesatuarentzako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea” lortuko dituzu) / Dokumentazioa (“Administraziorako alea” lortuko duzu).

  • Espezialitate bererako eskaera bat baino gehiago betetzen badut, eskaera-zenbaki bat baino gehiago sortzen al da?

Bai. Egin dituzun eskaera adina eskaera-zenbaki sortzen dira. Eskaera bakoitzak bere identifikazio-zenbakia izango du.

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein eskaera hartuko da kontuan?

Ordaintzen duzun eskaera.

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

Deialdiaren 3.2 oinarriko pausuak jarraituz. Eta ondorengoa kontuan hartu behar da:

a) Sukurtsalean ordaintzearen kasuan, eskaera bete ondoren eta itxi baino lehen, imprimatu agiriak. Barra-kodea duten agiriak lortuko dituzu, beraz, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

Eskaera bete ondoren, itxi baduzu agiriak imprimatu gabe, bi aukerak daude: on-line ordainketa egin edo eskaera berri bat egin eta itxi baino lehen agiria imprimatu, non barra-kodea agertuko den.

b) On-line ordainketaren kasuan, eskabidea bete eta segituan egin dezakezu, edo gerorako edo beste egun baterako utzi; azken kasu honetan egin beharko duzu http://www.irakasle.eus  –en (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1.- Administrazio-Izapideak - 2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzea

2.- Norberari egokitutako kontsultak

3.- Ordaindu

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein da ordaindu behar dudan eskaera?

Zure iritziz datuak zuzen dituen eskaera. Horretarako, eskaera hori identifikatzen duen zenbakiari erreparatu beharko diozu eta identifikazio-zenbaki horrekin ordaindu beharko duzu eskaera (erakunde laguntzailearentzako alea erabili edo eskaera on-line ordaindu, identifikatzen duen zenbakiarekin).

  • Eskaera bat betetzean, zer egin behar dut dagoeneko eginda dagoela ziurtatzeko?

www.irakasle.eus orrian (erabiltzailearekin eta pasa-hitzarekin) sartu, eta ondorengo urratsak jarraitu:

1- Administrazio-Izapideak – 2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzea

2- Norberari egokitutako kontsultak

3- Eskabide zbk.: Sakatu izangaiaren eskaera-zenbakian

4- Gordekin

Eskaeraren agiria lortzerik badago, horrek eskaera beteta eta bukatuta dagoela esan nahi du.

  • Eskaera bat bete badut eta gaizki egin dudala konturatzen banaiz, eskaeraren datuak alda al ditzaket?

Eskaera ordaindu ez baduzu, bigarren eskaera bat, datu zuzenekin, egin beharko duzu eta bigarren eskaera hori ordaindu beharko duzu (Erakunde laguntzailearentzako alea erabiliz edo eskaera on-line ordainduz, bigarren eskaeraren identifikazio-zenbakiarekin).

Eskaera dagoeneko ordaindu baduzu, idazki bat aurkeztu beharko duzu (eskabideak betetzeko epe berean), Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta; eta idazki horretan zure eskaeran egin nahi duzun aldaketa adierazi beharko duzu.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren probintzia eta udalerria aukeratzeko arazoak ditut. Zer egin behar dut?

Posta-kodea adierazi eta balidatu (posta-kodearen eskuinean dagoen botoi berdean klik eginez). Aplikazioak probintzia eta udalerria automatikoki beteko ditu.

  • Prozesuan parte hartzeko tasa ordaindu izanaren agiririk entregatu behar al dut?

Ez.

  • Zein da zenbatekoa prozeduran parte hartzeko tasa eta zein epetan ordaindu behar dut?

Zenbatekoa:

- Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa: 23,14 euro.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa: 19,29 euro.

Epea: 2020ko otsailaren 28tik martxoaren 18ra arte, biak barne (eskaerak betetzeko epearen barruan).

Hautaketa-prozesuaren informazioa

  • Eskaera bete ondoren, non kontsultatu dezaket prozeduran zehar argitaratuko den informazioa (proben datak, epaimahaien egoitzak, merezimenduen zerrendak, kalifikazioen zerrendak, etabar.)?

Kontsultatu ahal izango duzu informazio orokorra (deialdia, proben datak, epaimahaien egoitzak, etabar.) hurrengo Interneteko helbideetan: www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/.

Kontsultatu ahal izango duzu zure espedientearen inguruko informazioa (onartutako/baztertutako zerrenda, merezimenduen baremazioa, kalifikazioak, etabar.) hurrengo Interneteko helbidean: http://www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

  • Zein erabiltzailea eta pasahitza erabili behar ditut irakaslegunean sartzeko, www.irakasle.eus  helbidearen bidez?

Erabiltzailea zure NANa izango da.

Pasahitza zuk jada duzuna izango da, bestelako prozeduretan parte-hartzeagatik (ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako, etabar.). Pasahitzik inoiz eduki ez baduzu, eskaera betetzean sistemak sortuko dizu; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko duzu, adierazitako telefono mugikorrean.

  • Parte hartzeko eskaera betetzen badut, zein kasutan bidaltzen da SMS bat mugikorrera, www.irakasle.eus -era sartzeko pasahitz batekin?

www.irakasle.eus  -era sartzeko pasa-hitza inoiz izan ez baduzu bakar-bakarrik SMS bat bidaliko da, bai ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Saileko bestelako prozesuetan inoiz parte hartu ez duzulako.

  • Mugikorrean jasoko dudan pasahitza aldatu behar dut?

Bai. Jasoko duzun pasahitza iraungituta egongo da sartzen duzunean (segurtasuna dela-eta). Sistemak adieraziko dizu beste bat aukeratzeko.

  • SMS pasa-hitzarekin jaso ez badut, jadanik badaukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut?

www.irakasle.eus -en sartu, “Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)“ atalean. Horrela ere pasahitza lortzerik ez baduzu, CAUrekin (Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora deitu: 945 207 256 (telefono horretan arazo konkretu honi besterik ez zaio erantzunik emango).

Oposizio-fasea (informazio eguneratua: 2021-03-23)

  • Zein datatan garatuko dira oposizio-aldiko probak?

Ahozko proba: 2021eko irailaren 6tik aurrera.

  • Zein hizkuntzatan egin dezaket oposizio-aldiko probak?

Gaztelaniaz edo euskaraz; salbu, hizkuntza modernoetako espezialitateak, proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira osorik.

  • Zein balorazio-irizpide kontuan hartuko dituzte epaimahaiek oposizio-faseko probak kalifikatzeko?

Deialdiaren VIII. Eranskinean (Oposizio-faseko probak baloratzeko irizpideak) adierazten direnak.

  • Zein gai-zerrendak erabili behar ditut proba prestatzeko?

Deialdiaren V. Eranskinean (Gai-zerrendak) adierazten direnak.