Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2017ko Kanpaina

Eskubideak eta Betebeharrak 2017

Azaroaren 20an, Ume eta Nerabeen Eskubideen Mundu Egunean, Beatriz Artolazabalek Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak prentsaurrekoan haurrei eta nerabeei laguntzeko zerbitzuaren (Zeuk Esan) 116111 telefono-zenbakian arreta ematen duen profesional-taldeak egiten duen orientazio-, aholkularitza- eta informazio-lana¬ nabarmendu zuen. “Zer garrantzitsua den ume eta nerabeei eta edozein kontsulta-motatan arrisku-egoerak antzematen dituzten pertsonei entzuten dien zerbitzua izatea” bereizi zuen.Sailburuarekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea, Ernesto Sainz Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria, eta zerbitzuaren koordinatzailea izan ziren. “Zeuk Esan sendotzen ari da. Neska-mutilek zerbitzua barrena husteko eta laguntza bilatzeko erabiltzen dute, batez ere. Zerbitzuak orientazioa, aholkularitza eta informazioa ematen ditu, eta hala ulertzen dute”.

Bestalde, “helduek badakite eskura duten baliabidea dela eta beste batzuekin osatzen dela. Zeuk Esan beren zonan eskuragarri dauden baliabide komunitarioei bide emateko zerbitzua da".

Begiratu informazio zabalagoa IREKIAn (Gobierno Abierto).

Azken aldaketako data: